Pedro Larraondo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pedro Larraondo
Bizitza
JaiotzaBizkaia
Herrialdea Bizkaia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkortsarioa

Pedro Larraondo XIV. mendeko pirata eta kortsario bizkaitarra zen, gutxienez 1395 urtetik. Juan Perez de Casa bizkaitarrarekin batera Meditarraneo aldean aritu zen. Lesbosen izan zuen babeslekua.

Bere harrapaketari buruz bertsio bi daude: batetik, nahiz eta zenbait gobernadorek saiatu, azkenekoz bartzelonar merkatarien ontziteriak harrapatu eta akabatu zuela; bestetik, arabiar armadak Larraondo eta bere kataluniar kortsario aliatuak harrapatu zituela. Sultanak barkamena eskaini zion Islam fededun egitekotan, Larraondoren ezetzak bere lepamoztea eta martiriaren aureola ekarri zizkion.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Joseba Aurkenerena: Pedro Larraondo, mediterraneoan pirata [1]