Polizia-txakur
Polizia-txakurra polizia-lanetan laguntzeko trebatutako txakurra da; gauzak detektatzeko, pertsonak aurkitzeko edo horiei segika ibiltzeko trebatuta dago.[1]
Arrazak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lan hauek egiteko erabiltzen dituzten arrazarik garrantzitsuenak artzain-txakur alemana, rottweilerra eta dobermana dira.[2] Defentsa edo erasoa barne hartzen ez duten lanetarako, aireportuetan edo leku publikoetan drogak detektatzeko labrador retrieverra edo artzain-txakur malinastarra bezalako arrazak ere erabil daitezke.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskalterm: [Ertzaintza Lexikoa] [2013]
- ↑ (Gaztelaniaz) Zaragozá, Vicente. «Razas de perro policía» webanimales.com.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau animaliei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |