Edukira joan

Pope bizikletak

Wikipedia, Entziklopedia askea
 Pope bizikletak
Jatorria
Sorrera-urtea1876
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
columbiamfginc.com
Pope Toledo bat 1905eko Gordon Bennett Kopan

Pope konpainia (jatorrizko izena ingelesez: Pope Manufacturing Company ) lehenik bizikleta eta gero ibilgailu motorizatuak fabrikatzen zituen enpresa amerikarra zen. Albert Augustus Pope-k sortu zuen 1876 inguruan Boston-en (Massachusetts), eta bere jarduera Connecticut-en garatu zuen 1877tik aurrera. Bizikleten produkzioa 1878an hasi zen Hartford-en, Weed Josteko makinen konpainiaren fabrikan.

Popek bizikletak, motoak eta automobilak egiten zituen. 1905-1913 bitartean, pixkanaka bere industrialdea sendotu zuen Westfield-en, Hartford-en bulego nagusiak utziz. Autoen ekoizpena 1915ean gelditu zuen, eta motoen produkzioa 1918an gelditu zuen. Bizikletak Columbia markaren azpian eskuragarri egoten jarraitu zuten.

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1876an konpainia Boston hirian zegoen, 54 High Street-en. Connecticut-en egin zituen eskriturak 1877ko martxoan, Albert Pope, Charles Pope eta Edward Pope izendatuz akziodun gisa. Albertok 595 partaidetza-titulu zituen, bere aita Charles-ek 400 eta bere lehengusua Edward-ek beste bost akzio zituen. Sortu-agiriek adierazten dute konpainia negozio jarduera hauetan aritu zela: "Aire pistolak eta karbinak fabrikatzeko (eta saltzeko hirugarrenei lizentziak fabrikatzeko eta saltzeko), pasaratzeko makinak, zaleentzako tornuak, zigarroak biltzeko makinak eta patentatutako beste gai batzuk; eta patenteen eta jabetza industrialaren gaineko tratuak edukitzeko, saltzeko eta mantentzeko, horiek fabrikatzeko." Konpainiak garai hartan jadanik pistolak eta zigarroak biitzeko makinak saltzen zituen.

Pope konpainia Connecticut-en erregistratu bazen ere, bere bulegoak eta operazio asko Boston-en egin zituen. 1874. urteaz geroztik, Albert eta Edward Pope-k bostongo Summer kaleko 87 zenbakian zigarroak biltzeko makinak ekoizteko lantegia zuzendu zuten.