Prudencio Danboriena
Prudencio Danboriena | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Etxalar, 1913ko irailaren 27a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 1972ko uztailaren 8a (58 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiz katolikoa eta teologoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Erlijio-ordena | Jesusen Konpainia |
Prudencio Danboriena (Etxalar, 1913ko irailaren 27a - Donostia, 1972ko uztailaren 8a) Nafarroako jesuita izan zen.
Loiolan eta Belgikan egin zituen Erretorikako, Zientzietako eta Filosofiako ikasketak. Irakasle eta ikertzaile ibili zen munduko toki askotan (India, Txina, Filipinak, Erroma, New York, Missouri, Madril eta Bilbo). Protestantismoa eta ekumenismoa zituen, batez ere, ikerketa-gai.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.