Quan Zhou Wu
Quan Zhou Wu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Algeciras, 1989ko abenduaren 5a (34 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | ilustratzailea, marrazkilaria eta idazlea |
Quan Zhou Wu (Algeciras, Espainia, 1989ko abenduaren 5a) idazle, ilustratzaile, komikigile eta diseinatzailea da. Umorea erabiliz arrazakeria lantzen du bere irudi eta istorioekin.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Guraso txinatarrak ditu, Qingtian eskualdekoak (Zhejiang probintzian), eta laurogeiko hamarkadaren amaieran Andaluziara joan eta jatetxe txinatar bat kudeatu zuten bertan. Urte batzuetara, familia Malagara joan zen eta[1] bertan ikasi zuen Batxilergo Artistikoa eta ondoren Diseinu Grafikoa, Ingalaterran.[2] Haurtzaroan manga irakurri eta animea ikusten bazuen ere, luzaroan alde batera utzi zuen marrazkigintza mota hau.
Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2013ko urrian, Mediaseten diseinatzaile grafiko aritzen zen bitartean bere bizitzaren historia argitaratu zuen webkomiki baten bitartez. Horietako irudi batzuk El País-eko bertsio digitalean argitaratu ziren, 2014ko urtarriletik 2016ko irailera bitartean.[3][4] 2015ean Astiberrik bere esperientzian oinarritutako komiki bat idaztea proposatu zion Gazpacho agridulce eta bi urte geroago, Andaluchinas por el mundo. Azken honetan, bere ahizpen istoriak ere agertzen dira.[2]
Radio 3-eko Hoy empieza todo saioan ere parte hartu du, eta hainbat artikulu eta ilustrazio idatzi ditu eldiario.es eta Vogue aldizkarietarako.[5][6] Era berean, Espainian, Estatu Batuetan, Suedian, Txinan eta Taiwanen[7] arrazismoari eta nortasunari buruzko tailerrak eman ditu komikiak baliatuz, «Emociones ilustradas» lemapean.[8]
Ilustratzaile gisa, hainbat proiektutan egin du lan, hala nola Gasteiz, Bilbo, Getxo, Basauri edota Leioako udalen arrazakeriaren aurkako estrategietan.[9]
Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Haren komiki eta irudiek oinarri autobiografiko handia dute, eguneroko bizitza eta familiaren erretratua dira haren motibo ohikoenetako batzuk, umorezko osagai batekin betiere.[10] Bereziki, arrazismoarekin, integrazioarekin eta nortasunarekin lotutako gaiak jorratzen ditu, migratzaileen eta Espainiako populazioaren arteko bizikidetzari buruz gogoeta eginez eta Espainiako ondorengo asiar komunitatearekiko aurreiritziak salatuz.[11]
Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- La agridolce vita. (2023, Astiberri)
- Gente de aquí, gente de allí. (2020, Astiberri)
- Andaluchinas por el mundo. Gazpacho agridulce 2. (2017, Astiberri)
- Gazpacho agridulce. Una autobiografía chino-andaluza. (2015, Astiberri)
Beste autore batzuekin batera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Lecturas a domicilio. Libro morado. (2020, Astiberri)
- El gran libro de los niños extraordinarios. (2018, Silonia) Nuria Labarirekin batera.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Corazón Rural, Álvaro. (Diciembre de 2015). El andalucismo chino de 泉, Quan Zhou. Arte y Letras, Cómics.
- ↑ a b Plaza Casares, Sara. (17 de junio de 2018). Quan Zhou Wu: desdibujando fronteras. Cómic.
- ↑ Divinity. "Black is nice". Esther L. Calderón. 'Gazpacho Agridulce', el cómic de la andaluza más china. .
- ↑ El País. Ilustraciones de Quan Zhou Wu. .
- ↑ eldiario.es Artículos de Quan Zhou Wu. .
- ↑ Vogue. Quan Zhou Wu. .
- ↑ Editorial Astiberri. Quan Zhou Wu. .
- ↑ Díaz-Guardiola, Javier. (22 de septiembre de 2019). Quan Zhou Wu: «El cómic sirve como herramienta para descubrir el racismo que llevamos interiorizado». ABC Cultural.
- ↑ La ilustradora Quan Zhou Wu se “alía” con la red de agentes AntiRumores de Vitoria-Gasteiz. .
- ↑ Entrevista a Quan Zhou, una chino-andaluza detrás de gazpacho agridulce. .
- ↑ Alcalde, Sergi. (21 de mayo de 2021). Quan Zhou Wu. "Te hacen sentir que no eres ni de aquí ni de allí". Razas. Racismo.