Reyes Carrere

Wikipedia, Entziklopedia askea
Reyes Carrere

Donostiako udaleko zinegotzia

2015 - 2023
Bizitza
JaiotzaDonostia1966ko abenduaren 31 (57 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, eskubaloi jokalaria eta eskubaloi entrenatzailea
KidetzaEuskal Herria Bildu

Reyes Carrere Zabala (Donostia, Gipuzkoa, 1966ko abenduaren 31) gipuzkoar eskubaloi jokalari eta entrenatzailea eta politikaria da.

Donostian jaio bazen ere, Errenterian hazi zen, eta gerora Donostiako Intxaurrondo auzora itzuli zen bizitzera.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirol entrenatzaile ikasketak ditu. Ereintza eskubaloi taldean hasi zen jokalari gisa, eta Bidebieta taldean –gaur egungo Bera Bera– jokatu zuen ondoren, 14 urtez.

Talde bereko entrenatzailea izan zen lehen aldiz 1999an, oraindik jokalaria zenean. 2001-2002 denboraldirarte izan zen taldeko entrenatzailea.

Ondoren, beste bi aldiz entrenatu zuen Bera Bera: 2004-2005 denboralditik 2005-2006 denboraldira, eta 2007-2008 denboralditik 2012-2013 denboraldira.[1]

Ibilbide politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko udal hauteskundeetan Euskal Herria Bildu koalizioa ordezkatuz, Donostiako Udalerako alkategaia izan zen. Ordutik Donostiako udaleko zinegotzia eta koalizioaren bozeramailea da udalean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Udal Hauteskundeak 2019: Reyes Carrere Zabala» Irutxuloko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]