Roberto Ertzilla Abaitua
Roberto Ertzilla Abaitua | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1950 |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 2024ko martxoaren 10a (73/74 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Enplegatzailea(k) | Nafarroako Arkitektura Goi Eskola Teknikoa |
Roberto Ertzilla Abaitua (Gasteiz, Araba, 1950) arabar arkitektoa da.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1976an eskuratu zuen arkitekto titulua, Eraikuntza espezialitatea eginez, Bartzelonako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan. 1978an Gasteizen ireki zuen estudioa, eta Miguel Angel Campo Díaz arkitektoarekin batera hasi zen lanean. Ercilla-Campo arkitekto-taldeak Gasteizen egiten du bere lana eta hainbat sari eskuratu ditu bere proiektuekin.
1996. urteaz geroztik, Karrera Amaierako Proiektuetan irakasle dihardu Ercillak, Nafarroako Arkitektura Goi Eskolan. Hainbat hitzaldi eta arkitektura-jardunalditan parte hartu du, eta arkitektura-lehiaketetan epaimahaikide izan da. El Croquis, Diseño Interior, Arquitectura Viva, Nuevo estilo, Casa Marie Claire eta Casa Vogue bezalako aldizkarietan lan egin izan du, baita 50 años de Arquitectura en Euskadi delakoan ere. Administrazioarentzako hainbat proiektu egin ditu, esate baterako, Gasteizen, Lakuako gizarte etxea, Gasteizko Goiuri jauregiaren berritzea eta abar.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.