Roger Mpungu
Roger Mpungu | |||
---|---|---|---|
1980ko martxoaren 6a - 1994ko uztailaren 1a ← Nestor Bihonda - Jean-Berchmans Nterere (en) → Elizbarrutia: Muyingako elizbarrutia | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Muyinga probintzia, 1924 | ||
Herrialdea | Burundi | ||
Heriotza | Muyinga probintzia, 2007ko abenduaren 7a (82/83 urte) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Roger Mpungu (Muhwanya, 1924 – Gasorwe, 2007ko abenduaren 7a) burundiar elizgizona izan zen.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1924an jaio zen Muhwanyan. 1955eko apirilaren 12an apaiztu zen[1].
1970eko hamarkadan, hutu eta tutsien arteko lehen gatazkatan, jende asko (batez ere hutu liberalak[2]) salbatu zuen[3].
1977ko otsailaren 23an Muyingako elizbarrutiko administratzaile apostoliko bihurtu zen[4]. 1980ko martxoaren 6an Joan Paulo II.a aita santuak Muyingako apezpiku izendatu zuen. Urte bereko maiatzaren 4an apezpiku ordenatu zuten Kinshasan[1].
1990ean Miquel Parets Serra mallorkar misiolaria Burundira gonbidatu zuen[5].
1994ko uztailaren 1ean (beste datuen arabera, uztailaren 22an[4]) erretiroa hartu zuen[1].
2007an hil zen Gasorwen[1].
Ondorengotza apostolikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
- Benedikto XIII.a aita santua (1675)
- Benedikto XIV.a aita santua (1724)
- Klemente XIII.a aita santua (1743)
- Henry Benedict Mary Clement Stuart kardinala (1758)
- Annibale Francesco Clemente Melchiore Girolamo Nicola della Genga artzapezpikua (1794)
- Chiarissimo Falconieri Mellini kardinala (1826)
- Camillo Di Pietro kardinala (1839)
- Mieczyslaw Halka Ledóchowski kardinala (1861)
- Jan Maurycy Pawel Puzyna z Kosielsko apezpikua (1886)
- Józef Bilczewski artzapezpikua (1901)
- Bolesław Twardowski artzapezpikua (1919)
- Eugeniusz Baziak artzapezpikua (1933)
- Joan Paulo II.a aita santua (1958)
- Roger Mpungu apezpikua[1]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b c d e (Ingelesez) «Bishop Roger Mpungu» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
- ↑ (Frantsesez) Sikuyavuga, Léandre. (2012). «Gitega, mai 1972, ville martyre» Iwacu 5: 19. (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
- ↑ (Frantsesez) Minani, J. Chrysostome. (2008). La vérité et l'amour un défi moral pour la réconciliation d'un peuple divisé : le cas du Burundi. Les Presses Lavigerie, 245 or. (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
- ↑ a b (Frantsesez) «Diocèse Muyinga» Église catholique du Burundi 2016-10-06 (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Fallece en Perú el misionero mallorquín Miquel Parets Serra a los 84 años» La Información 2016-05-31 (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).