Roy Kerr

Wikipedia, Entziklopedia askea
Roy Kerr

professor emeritus (en) Itzuli

1992 -
katedradun

1971 - 1992
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRoy Patrick Kerr
JaiotzaKurow (en) Itzuli1934ko maiatzaren 16a (90 urte)
Herrialdea Zeelanda Berria
Hezkuntza
HeziketaSt Andrew's College (en) Itzuli 1950)
Cambridgeko Unibertsitatea 1958) doktore
University of Canterbury (en) Itzuli
(1951 - 1954)
Trinity College
(1955 - 1958)
Hezkuntza-mailaDoktoretza
TesiaEquations of Motion in General Relativity (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)David Leroy Farnsworth (en) Itzuli
Richard Gordon Wilson (en) Itzuli
George Charles Debney, Jr. (en) Itzuli
Michael Joseph Mezzino, Jr. (en) Itzuli
Graham J. Weir (en) Itzuli
William Dean Halford (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, fisikaria, bridge jokalaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Syracuseko unibertsitatea  (1960 -  1962)
Texasko Unibertsitatea Austinen  (1962 -  1971)
University of Canterbury (en) Itzuli  (1971 -  1993)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society

Roy Patrick Kerr (Kurow, 1934ko maiatzaren 16a) Zeelanda Berriko matematikaria da, Kerren metrika (edo Kerren geometria) aurkitu zuena. Honako hau erlatibitate orokorreko Einsteinen eremu-ekuazioen soluzio zehatza da, hain zuzen ere. Zehazki soluzio horrek errotatzen duten kargarik gabeko eta masa altuko objektuen kanpoko eremu grabitatorioaren portaera azaltzen du, esate baterako, zulo beltz birakari batena.[1][2] Hori dela eta, Kerrek lortutako Einsteinen ekuazioen soluzioak zulo beltz birakorren existentzia aurreikusi zuen, honako hauek aurkitu baino lehen.[3][4]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kerr 1934ko maiatzaren 16an jario zen Kurowen, Zeelanda Berria.[5] Familia disfuntzional batean jaio zen, eta hiru urte soilik zituenean bere amak etxetik alde egin beharra izan zuen. Bere aita gerran borrokatzera joan zenean, baserri batera joan zen bizitzera. Eta bere aita itzuli zenean, Christchurchera joan ziren bizitzera.

Oinarrizko ikasketak Christchuercheko St Andrew's College eskola pribatuan egin zituen (garai hartan mutilak soilik onartzen ziren eskola horretan).[5] Sarbidea bere aitari esker lortu zuen, bertako zuzendari ohi baten zerbitzupean egon baitzen gerra garaian.[6] Bertan matematikarako gaitasun handia zuela antzeman zioten.

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai hartan eskolan matematikako irakaslerik ez bazegoen ere 1950ean unibertsitaterako sarrerarako beka bat lortu zuen[7] eta 1951n Canterbury University Collegean (Zeelanda Berriko Unibertsitatearen osagarria eta Canterburyko Unibertsitatearen aitzindaria) matematika ikasten hasi zen. Urte horretan jada 3. urteko klaseetara joaten zen, baina, arauak zirela eta, gehienez 2. urteko azterketetara aurkeztu zitekeen. Bigarren urterako jada masterreko klaseetara joaten zen, baina unibertsitateko erregulazioak zirela eta, 1954 arte ezin izan zen graduatu eta, urte bat beranduago, 1955ean, Zientzietako Masterra lortu zuen.[5][7][8][9] Bere irakasleetako bat Walter Warwick Sawyer izan zen, erlatibitatean eta teoria kuantikoan espezializatua zegoena.

Hala ere, urte hauetan Kerrek zenbait arlori ere eskaini zien bere denbora, matematika ikasteaz gain. Esate baterako, billarrean asko jokatu zuela onartu zuen. Gainera, 1952an unibertsitateko ordezkaria izan zen boxeoko txapelketa batean.[5][7]

1955ean Cambridgeko Unibertsitatera joan zen doktorego tesia egitera. Lan honetan bere aztergaiak erlatibitate orokorreko higidura-ekuazioak izan ziren[7] eta 1958an aurkeztu zuen Equations of Motion in General Relativity izenburuarekin.[5] Horrela, 1959an Filosofiako Doktoregoa (PhD) lortu zuen[10] eta urte horretan bertan bere lana hiru artikulu desberdinetan publikatu zen Nuovo Cimento aldizkarian.[5][7][8][9]

Gerora posdoktoregoa egitera joan zen Syracuseko Unibertsitatera, Estatu Batuetan. Honako hau grabitazioa eta teoria erlatibisten ingurukoa izan zen.[5][7][9] Bitarte horretan, Peter Bergmannen ikerkuntza kidea izan zen, Einsteinen lankidea izandakoa, hain zuzen ere.[11]

Ikerkuntza eta ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Posdoktoregoa amaitu ondoren Kerrek zenbait denbora igaro zuen Ameriketako Estatu Batuetako Aireko Armadarako lan eginez Wright-Patterson Aireko Armadako Basean, bertako erlatibitate orokorreko sailean.[5][7] Kerren ustez Aireko Armadak sail hau sortzeko arrazoia Itsas Armadari ikerkuntza egiteko gai zirela erakustea zen.[12]

Bertan zegoela erlatibitate orokorrean aplikatzen ari ziren tresna berriekin interesatu zen, geometria diferentzialarekin lotuta zeudenak.[12] Horrela, 1962an hilabete iraun zuen Santa Barbarako topaketa batera joan zen, matematikari eta fisikariek elkarrekin hitz egiteko helburua zuena. Kerren arabera fisikariek asko ikasi zuten teknika matematiko garaikideei buruz, baina matematikariek, ordea, ez zuten asko ikasi erlatibitatearen inguruan.[5][12] Hala ere, konferentzia horretan Alfred Schild ezagutu zuen, eta honek egindako gonbidapena dela eta, 1962an Kerr Austineko Texaseko Unibertsitatera joan zen, bertako erlatibitateko taldearekin lan egitera.[5][7][8][9]

Eta bertan bere bizitzako aurkikuntza garrantzitsuena egin zuen, eta gaur egun bereziki honi esker da ezaguna.[5] Hain zuzen ere, 1963an izar edota zulo beltz birakarien kanpoko espazioa definitzen duen Einsteinen ekuazioen soluzioa bilatu zuen, eta honi "Kerren metrika" deritzo.[13] Honako hau, noski, sekulako aurkikuntza izan zen, baina bere soluzioa lehen aldiz aurkeztu zuenean, Dallaseko konferentzia batean (Texaseko Astrofisika Erlatibistako Simposioan), ez zioten kasu askorik egin, gainerako fisikariek ez baitzuten interesik bere lan matematiko esoterikoetan.[5][14] Hala ere, bere lanaren garrantziaz jabetu zirenean (askoren ustez berak egindakoa egitea ezinezkoa zen[9]), sekulako arrakasta lortu zuen.

Nire ibilbide zientifiko osoan, guztira 45 urte iraun dituenean, bizi izan dudan gertaera latzena erlatibitate orokorreko Einsteinen ekuazioen soluzio zehatz batek, Zeelanda Berriko matematikari batek aurkitua, Roy Kerr, unibertsoan dauden zulo beltz masiboen zenbaki ezezagunen errepresentazio zehatza ematen duela konturatzea izan da.[5][7]


-- Subrahmanyan Chandrasekhar

Roy Kerr klase bat ematen

Kerren metrika abiapuntutzat hartuta Alfred Schildekin elkarlanean aritu ondoren, 1965ean Some algebraically degenerate solutions of Einstein's gravitational field equations argitaratu zuten, non Kerr-Schilden metrika aurkeztu zuten (Kerren metrikaren garapena dena), baita Kerr-Schild perturbazioak ere, espazio-denborako perturbazio berezi batzuk, hain zuzen ere.[5][15][16][17] Texasen egon zen urteetan Kerrek guztira lau doktorego-tesi zuzendu zituen.

1971n Zeelanda Berriko Canterburyko Unibertsitatera itzuli zen, eta bertan bere ikerkuntza lanekin aurrera jarraitzeaz gain, matematikako irakasle gisa aritu zen. Gainera, 1983 eta 1993 unibertsitateko Matematikako Saileko burua izan zen. Azkenik, ia 40 urte lanean igaro ondoren, 1993an irakasle emeritu gisa erretiratu zen.[5][8][9]

Gaur egun Kerr Christchurchen bizi da, bere emazte Margaretekin batera.[6] 2022an joan zen bertara bizitzera 9 urte Taurangan (Zeelanda Berriko kostako hiri bat) igaro ondoren.

Lan garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kerren metrika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu mailako fama eman zion aurkikuntza Kerren metrika izan zen, eta honako hau 1963an argitaratu zuen Gravitational Field of a Spinning Mass as an Example of Algebraically Special Metrics artikuluan. Artikulu horretan Kerren metrika aurkeztu zuen, zulo beltz birakarien (Kerren zulo beltz gisa ere ezagutzen direnak) ergosferako (alegia, kanpoko inguruneko) espazio-denbora deskribatzen duena.[13] Honako hau ekarpen oso garrantzitsua izan zen astrofisikarako; izan ere, unibertsoko zulo beltzak ingurunean eragin zuzena duen errotazio baten bidez bultzatuak daudela uste da eta, beraz, Kerren zulo beltzak izango lirateke. Zulo beltzak zuzenean aztertzea oso zaila da, baina badirudi argazkietan atera ahal izan diren zulo beltzek eta lortutako datuek unibertsoko zulo beltzak Kerrenak direla babesten dutela.[18][19] Hala ere, zulo beltzei zuzenean begiratu ez arren, printzipioz Lurrean jasotzen ditugun zulo beltzen akrezio-diskoen espektroak aztertuz zehaztu ahalko litzateke ea zulo beltza Kerrena den ala ez, eta urte askotan egindako ikerketek honako hau babesten dute.[20]

Kerren zulo beltzaren eskema

Kerrek egindako aurkikuntza gaur egun "Zulo Beltzen Fisikako Urrezko Aroa" gisa ezaguna den 15 bat urteko epearen abiapuntua izan zen.[21] Urte horietan zulo beltzen fisikak atentzio asko irabazi zuen eta geroz eta zientzialari gehiago interesatu ziren beraien ikerkuntzan, astrofisikaren ikuspuntutik oso interesgarriak zirela frogatu baitzen.

Are gehiago, zientzialari askoren ustez Kerren metrika fisikako ekuazioen soluzio zehatz guztien artean garrantzitsuena da, bere garaian eragin zuen iraultzarengatik eta gerora ekarri duen guztia dela eta.

Bestelako artikuluak[22][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nuovo Cimento aldizkarian argitaratutako artikulu hauetan bere doktorego tesian egindako lana bildu zuen Kerrek. Honako hauek ez dira Kerren metrika aurkeztu zuen artikulua bezain garrantzitsuak izan; hala ere, argitaratu zirenetik lan askotan erabili dira erreferentzia gisa[7].

Honako artikulu hau (Kerr-Schild metrika aurkeztu zuena) R. Finnen Applications of Nonlinear Partial Differential Equations in Mathematical Physics liburuaren barnean argitaratu zen 1965ean, zehazki liburu horretako 199-209 orrialdeen artean.

Honako artikulu hau berez 1965ean argitaratu zen, konferentzia bateko artikuluen bildumaren barnean. Hala ere, gaur egun honako hau lortzea nahiko zaila denez, eta artikuluaren garrantzia dela eta, 2009an berriro argitaratzea erabaki zuten.

Kerren lanaren jarraipena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezra T. Newman

1965ean Ezra "Ted" Newmanek Kerren metrikaren orokorpen bat egin zuen. Hala, Kerren lana oinarritzat hartuz Einsteinen eremu-ekuazioen soluzioa lortu zuen zulo beltz birakari eta kargadun baten kasurako. Honako hau, hain zuzen ere, Kerren metrikaren orokorpen bat da errotazioaz gain karga ere baduen masa puntual baten kasurako eta, beraz, Kerr-Newmanen metrika gisa ezagutzen da (aurkitu zuena Newman izan bazen ere, Kerren metrika izanik abiapuntua bere izena ere badarama).[23][24] Hori dela eta, Kerren metrika Kerr-Newmanen metrikaren kasu partikular gisa ikus daiteke, karga nulua dela kontsideratuz.

Metrika berri honen bidez zulo beltz berri batzuen teoria garatu zen: Kerr-Newmanen zulo beltzak. Hala ere, egindako behaketa eta neurketek adierazten dute unibertsoan dauden zulo beltzak Kerren zulo beltzak direla, eta ez Kerr-Newmanenak.

Sariak eta ohoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hughes Domina

2012an Suitzako Albert Einstein Elkarteak iragarri zuen Kerr 2013ko Albert Einstein Dominarekin saritua izango zela[26]. Roy Kerr da sari hau lortu duen Zeelanda Berriko lehen pertsona.

2015eko abenduan Canterburyko Unibertsitateak ohorezko Zientziako Doktorego batekin saritu zuen Kerr, bere ibilbide zientifiko guztia dela eta[9].

Sari eta ohore horiez gain, Kerr zenbait erakunde garrantzitsuetako kidea da: CNZM[25] (Zeelanda Berriko Merituko Ordenako kidea), FRS (Royal Societyko kidea) eta FRSNZ (Zeelanda Berriko Royal Societyko kidea).

Ikusi gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Kerr, Roy P.. (1963-09-01). «Gravitational Field of a Spinning Mass as an Example of Algebraically Special Metrics» Physical Review Letters 11 (5): 237–238.  doi:10.1103/PhysRevLett.11.237..
  2. (Ingelesez) Melia, Fulvio. Kerr, Roy ed. Cracking the Einstein Code: Relativity and the Birth of Black Hole Physics. University of Chicago Press ISBN 0226519546..
  3. Rees, Martin J.. (2000). Just six numbers : the deep forces that shape the universe. New York : Basic Books ISBN 978-0-465-03673-8..
  4. Falk, Dan. (2009-10). «Review: Cracking the Einstein Code by Fulvio Melia» New Scientist 204 (2729): 45.  doi:10.1016/s0262-4079(09)62698-1. ISSN 0262-4079..
  5. a b c d e f g h i j k l m n o O'Connor, John J.; Robertson, Edmund F., "Roy Kerr", MacTutor History of Mathematics Archive, University of St Andrews
  6. a b McCrone, John (2013ko martxoaren 2a). "Bright sparks and black holes". The Press. p. C2.
  7. a b c d e f g h i j k New Zealand Mathematical Society Newsletter, No. 58, August 1993
  8. a b c d (Ingelesez) «Roy Kerr | Biography & Facts | Britannica» www.britannica.com 2024-05-12.
  9. a b c d e f g h (Ingelesez) «Roy Kerr | Doctor of Science | University of Canterbury» www.canterbury.ac.nz 2023-07-24.
  10. «Roy Kerr - The Mathematics Genealogy Project» mathgenealogy.org.
  11. (Ingelesez) Overbye, Dennis. (2002-10-23). «Peter G. Bergmann, 87; Worked With Einstein» The New York Times ISSN 0362-4331..
  12. a b c (Ingelesez) Kerr, Roy P.. (2007-06-08). «Discovering the Kerr and Kerr-Schild metrics» arXiv.org.
  13. a b Kerr, Roy P.. (1963-09-01). «Gravitational Field of a Spinning Mass as an Example of Algebraically Special Metrics» Physical Review Letters 11 (5): 237–238.  doi:10.1103/physrevlett.11.237. ISSN 0031-9007..
  14. Harwit, Martin; Thorne, Kip S.. (1995-01). «Black Holes and Time Warps: Einstein's Outrageous Legacy» Technology and Culture 36 (1): 208.  doi:10.2307/3106368. ISSN 0040-165X..
  15. Kerr, R. P. & Schild, A. (1965). "Some algebraically degenerate solutions of Einstein's gravitational field equations". Proc. Symp. Appl. Math. 17: 119.
  16. Debney, G.C.; Kerr, R. P. & Schild, A. (1969). "Solutions of the Einstein and Einstein-Maxwell Equations". J. Math. Phys. 10 (10): 1842. Bibcode:1969JMP....10.1842D. doi:10.1063/1.1664769
  17. Tomáš Málek (2014). "Extended Kerr–Schild spacetimes: General properties and some explicit examples". Classical and Quantum Gravity. 31 (18): 185013. arXiv:1401.1060. Bibcode:2014CQGra..31r5013M. doi:10.1088/0264-9381/31/18/185013. S2CID 118690479
  18. «Prof Roy Kerr: astronomers reveal first image of black hole at Milky Way’s centre». RNZ. 2022-05-14
  19. (Ingelesez) «Canterbury Distinguished Professor Roy Kerr’s black hole theory proven right | University of Canterbury» www.canterbury.ac.nz 2019-04-11.
  20. Miller, J. M.; Fabian, A. C.; Wijnands, R.; Reynolds, C. S.; Ehle, M.; Freyberg, M. J.; van der Klis, M.; Lewin, W. H. G. et al.. (2002-05-10). «Evidence for Spin and Energy Extraction in a Galactic Black Hole Candidate: The XMM-Newton/EPIC-pn Spectrum of XTE J1650-500» The Astrophysical Journal 570 (2): L69–L73.  doi:10.1086/341099..
  21. «Kerr Fest: Golden Age of Black Hole Physics» www2.phys.canterbury.ac.nz.
  22. "Roy Kerr | Canterbury Professor". ResearchGate.
  23. Newman, Ezra; Janis, Allen (1965). "Note on the Kerr Spinning-Particle Metric". Journal of Mathematical Physics. 6 (6): 915–917. Bibcode:1965JMP.....6..915N. doi:10.1063/1.1704350.
  24. Newman, Ezra; Couch, E.; Chinnapared, K.; Exton, A.; Prakash, A.; Torrence, R. (1965). "Metric of a Rotating, Charged Mass". Journal of Mathematical Physics. 6 (6): 918–919. Bibcode:1965JMP.....6..918N. doi:10.1063/1.1704351.
  25. a b (Ingelesez) «New Year Honours List 2011 | Department of the Prime Minister and Cabinet (DPMC)» www.dpmc.govt.nz 2010-12-31.
  26. a b Stewart, Ashleigh (2012ko abenduaren 20a). "Einstein Medal for NZ professor". Stuff.
  27. «Earlier Lectures - Oskar Klein Centre» www.su.se.
  28. «Oscar Klein Lecture: Roy P. Kerr - Kerr Black Holes have no Singularities» Agenda (Indico) 2020-12-17.