Silvana Navarro Jiménez
Silvana Navarro Jiménez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | XX. mendea |
Herrialdea | Mexiko |
Hezkuntza | |
Heziketa | Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa La Lagunako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa eta ikertzailea |
Enplegatzailea(k) | Guadalajarako Unibertsitatea |
Silvana Guadalupe Navarro Jiménez (Mexiko, XX. mendea) Mexikoko ikertzailea da, Zientzia Zehatzen eta Ingeniaritzen Unibertsitate Zentrokoa (CUCEI) eta Astronomia eta Meteorologia Institutukoa, biak Guadalajarako Unibertsitatekoak.[1] CONACYTeko Ikertzaileen Sistema Nazionalak (SIN) I. mailako ikertzailetzat jotzen du. Mexikoko Zientzia, Teknologia eta Generoaren Sareko kidea da.[2]
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Silvana Navarrok Fisikako lizentziatura eta maisutza ikasi zituen Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan (UNAM) eta doktoretza Astrofisikan, La Lagunako Unibertsitatean, Kanarietako Astrofisika Institutuan.[3] Doktorego-tesiaren lanean, itzaltze- eta distantzia-metodoaren inplementazioa egin zuen nebulosa planetarioetarako distantziak zehazteko, neurona-sare artifizialen sistema batek egiten duen espektro-sailkapena erabiliz.[4]
Bere ikerketa-ildo nagusiak hauek dira: Adimen Artifizialeko Teknikak Astrofisikan Aplikatzea, bilakaera zinematikoa eta polarizazioa Nebulosa planetarioetan eta sistema sinbiotikoetan, Izarren eboluzioa eta Galaxia multzo trinkoak. Hainbat ikerketa proiektuen arduraduna da. Aipagarrienak hauek dira: «Nebulosa planetarioen inguruko egituren eta haloen azterketa: analisi zinematikoa eta espektropolarimetria», «Zientzia eta Teknologiako Berrikuntza, gazteen ikuspegia Gko Uan (CUCEI )» eta «Sare neuronal artifizialak aplikatzea Astrofisikan: sailkapen espektral automatikoa eta datu-base handietan erabiltzea».[3]
Ikerkuntza lanaz aparte hainbat kongresu eta ikerketa-tailer koordinatu eta antolatu ditu eta baita ere hedapen eta dibulgazio jarduerak. Doktoretza, maisutza eta lizentziaturetako tesi ugari ere zuzendu ditu.[3]
Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hainbat artikuluren egilekidea da:[5]
- ”Stellar longitudinal magnetic field determination through multi-Zeeman signatures” (2016)
- “Dark matter inside early-type galaxies as function of mass and redshift” (2016)
- ”Spitzer mid-infrared spectroscopic observations of planetary nebulae” (2016)
- ”Automatic spectral classification using artificial neural networks and their application to distance determination” (2013)
- ”Construction of training catalogue and automated classification of infrared spectra of galaxies, using non supervised neural networks” (2013)
- ”Jets in Symbiotic Stars, The R Aqr Case” (2013)
- ”Automatic spectral classification of stellar spectra with low signal-to-noise ratio using artificial neural networks” (2012)
- Shakhbazian Galaxia Konpaktuen Taldeei buruz idatzi zuen lankidetzan 2003an, 2004an, 2005ean eta 2010ean.
- “Detection of Circumstellar Dust Shells of some Distant B Type Stars” (1997)
- ”OB Stellar Associations in Crux I: Observations with the Glazar Space Telescope” (1996)
- ”Espectrofotometría de las estrellas simbióticas He2-417, He2-467 y He2-468” (1987)
Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Proiektu onenaren saria, National Virtual Observatory erabiliz (Great Prize for Outstanding Project). Instantzia: U.S. National Virtual Observatory, AEB. 2008.
- Zientzia eta Teknologiako Estatuko Saria (Hedapen Arloa). Instantzia: Jaliscoko Zientzia eta Teknologiako Estatu Kontseilua Mexiko, 2011.
- Zientzietako Jalisien Akademiako Zuzendaritza Kontseiluko lehendakariordea (2010 - 2012).
- Zientzien Jalisiar Akademiako Zuzendaritza Kontseiluko presidentea (2012 - 2014).
- Ikertzaileen Sistema Nazionaleko I. mailako kidea.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Agencia Espacial Mexicana» aem.gob.mx (Noiz kontsultatua: 2022-09-15).
- ↑ «Silvana Guadalupe Navarro Jiménez | Universidad de Guadalajara» web.archive.org 2018-02-11 (Noiz kontsultatua: 2022-09-15).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Silvana Guadalupe Navarro Jiménez | Instituto de Astronomía y Meteorología» iam.cucei.udg.mx (Noiz kontsultatua: 2022-09-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) Jiménez, Silvana Guadalupe Navarro. (2005). Determinación de distancias a nebulosas planetarias. Universidad de La Laguna (Noiz kontsultatua: 2022-09-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «NAVARRO JIMÉNEZ SILVANA GUADALUPE» Centro Universitario de Ciencias Exactas e Ingenierías 2011-06-14 (Noiz kontsultatua: 2022-09-15).