Straw Dogs (2011ko filma)
Straw Dogs (2011ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2011 |
Izenburua | Straw Dogs |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | rape and revenge film (en) , eleberri batean oinarritutako filma eta film dramatikoa |
Iraupena | 109 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Siege of Trencher's Farm (en) Straw Dogs |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Rod Lurie |
Gidoigilea(k) | Rod Lurie |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Rod Lurie |
Edizioa | Sarah Hogg, Viscountess Hailsham (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Larry Groupé (en) |
Argazki-zuzendaria | Alik Sakharov (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Mississippi |
Straw Dogs (euskaraz Lastozko Txakurrak), 2011ko Rod Lurie israeldar-estatubatuar zinema zuzendariaren ekintza-thriller film bat da. 1971ko izenburu berdineko filmaren berregokitzapena da, biak ere The Siege of Trencher's Farm (1969, Trencher Enea Baserriko Setioa) eleberrian oinarrituak. James Marsden, Kate Bosworth, Alexander Skarsgård, Dominic Purcell, Rhys Coiro, Willa Holland eta James Woods aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
AEB, Mississippi. David Sumner (James Marsden) Hollywoodeko gidoigilea eta Amy (Kate Bosworth) senar-emazteak Amyren jaioterria den Blackwater herrira joan dira, Amyren aita hil ostean. Amyren asmoa familiaren etxea saltzea da, bitartean Davidek lekuaren lasaitasuna bere azken gidoia amaitzeko aprobetxatuko du. Baina dena ez da herrian dirudien bukolikoa, eta Sumnertarran ailegatzeak iraganeko ezinikusiak berpiztuko ditu. Gainera, bikotea krisialdian dago eta tentsioak senar-emazteengan eragiten hasi da, une berean zenbait herritarrekin izandako antzinako gatazkak azaleratuko dira, nagusiki Amyren mutilagun ohia den Charlierekin (Alexander Skarsgård), honek herriko bere lagun taldearekin Daviden tolerantzia gaitasunaren mugak gaindituko ditu.
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- James Marsden: David Sumner
- Kate Bosworth: Amy Sumner
- Alexander Skarsgård: Charlie Venner
- Dominic Purcell: Jeremy Niles
- Rhys Coiro: Norman
- Willa Holland: Janice Heddon
- James Woods: Tom Heddon "Entrenatzailea"
- Billy Lush: Chris
- Laz Alonso: John Burke sheriffa
- Walton Goggins: Daniel Niles
- Anson Mount: Milkens entrenatzailea
- Drew Powell: Bic
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 2011ko filmak
- Rod Luriek zuzendutako filmak
- Rod Luriek idatzitako filmak
- James Marsdenek antzeztutako filmak
- Kate Bosworthek antzeztutako filmak
- Alexander Skarsgårdek antzeztutako filmak
- James Woodsek antzeztutako filmak
- Dominic Purcellek antzeztutako filmak
- Laz Alonsok antzeztutako filmak
- Willa Hollandek antzeztutako filmak
- Anson Mountek antzeztutako filmak
- Walton Gogginsek antzeztutako filmak
- Rhys Coirok antzeztutako filmak
- Drew Powellek antzeztutako filmak
- Rod Luriek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Ekintza filmak
- Thrillerrak
- Psikopatei buruzko filmak
- Etxe erasoei buruzko filmak
- Bortxaketa eta mendekuari buruzko filmak
- Ehiztariei buruzko filmak
- Trauma ondoko estres nahasmenduari buruzko filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak
- Berregokitzapen filmak
- Mississippin girotutako filmak
- 2010eko hamarkadan girotutako filmak