Hiru aldiz sailkatu da eta 2008an berak antolatu zuen Europako Txapelketa Austriarekin batera. Liga fasea gainditu duen aldi bakarra 2016an izan da eta final zortzirenetan Poloniak kanporatu du penalti jaurtiketatan.
2018ko futbol txapelketan azaleratu zenez, Suitzako selekzioan zazpi nazio jatorri eta hizkuntza desberdinetako 7 jokalarik parte hartu zuten, horietako lau Balkanetako Gerratik ihesi Suitzara heldutakoak.