Tatjana Ždanoka
Tatiana Arkadievna Zhdanok (errusieraz: Татья́на Арка́дьевна Ждано́к, letonieraz: Tatjana Ždanoka; Riga, 1950eko maiatzaren 8a) letoniar politikari eta Europako Parlamentuko legebiltzarkidea da. Letoniako Errusiar Batasuna alderdiko ordezkaria da eta Berdeak–Europako Aliantza Askea taldean du eserlekua.
Ždanoka 1980ko hamarkadan sartu zen politikan, hasieran Herri Fronte kide bezala. Ondoren, Interfronteko buruzagietako bat bihurtu zen, Letoniaren independentziaren eta merkatua azkar erreformatzearen aurka zegoen frontea.
Ikasketaz, matematikaria da. Letoniako Unibertsitatean egon zen irakasle eta 1992an doktoretza lortu zuen.