Txantiloi:2009-33 Nabarmendutakoa
José María Sánchez Carrión, "Txepetx", (Cartagena, Espainia, 1952ko abuztuaren 1a - ) doktorea da hizkuntzalaritzan eta euskal filologian, lizentziatua anglo-germaniar filologian, institutu-katedraduna espainiar hizkuntza eta literaturan, hala nola, hololinguistikaren sortzailea.
« | Azkeneko kapituluan, hain zuzen, hizkuntzaren alde jokatzeko egungo egunean aurki daitezkeen bideez mintzatzen da. Badakit zenbait euskaltzalek ez duela liburua arras gogoko izango: lasaiago bizi gara horrelako ispilu egizalerik ikusi gabe, auhen eta deitore darigula. | » |
—Koldo Mitxelena Txepetxen lehen liburuaz, Zeruko Argia, 1972-12-03 |
Euskal jatorririk eduki ez arren, gaztetatik interesatu egin zen euskararen inguruko soziolinguistikaz: elebitasuna, hizkuntzaren biziraupenaren arrazoiak eta abar. Izan ere, hainbat liburu eta artikulu idatzi izan ditu gaur egungo hizkuntza egoerari buruz, ekolinguistikaren ildotik beti ere.