Edukira joan

Txantiloi:2009-36 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cúchulainn
Cúchulainn

Cúchulainn —orobat Cú Chulainn, Cú Chulaind, Cúchulain eta Cuchullain grafiez idatzia— (irlanderazko izen horrek «Cúlannen Txakurra» esan nahi du) irlandar mitologiako heroia da, Ulsterko zikloan agertzen dena. Haurtzaroko izena Setanta zuen.

Cúchulainn "Akiles irlandarra" ezizenez ere ezaguna da, balentria bikainen egilea izango zela profetizatu baitzioten, baita gazterik hilko zela ere. Ulsterko zikloaren (Ipar Irlanda) heroi mitologiko ospetsuena da, bere jatorrizko izena Setanta zen, baina askoz ere ezagunagoa da bereganatu zuen Cú Chulainn izenarengatik. Umea zelarik, bere aita ordekoa bisitatzera Culann errementariaren etxera joan zen eta hau gordetzen zuen txakur emea hil zuen. Une horretan errementariaren txakur zaintzaile izateko hitza eman zuen hilberria zen txakur emearen kumea heldu arora iritsi eta bere lana egiteko gai izan arte.