Txantiloi:Azala/Nabarmen/2023-37

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bermeo

Bermeo Bizkaiko kostaldeko udalerri bat da, Busturialdekoa, 1236an hiribildutzat sortua. 34,12 km2 ditu, eta 2016. urtean 16.709 biztanle zituen. Hiribilduak 1476tik 1602ra «Bizkaiko buru» titulua izan zuen, Bizkaiko Jaurerriko hiri nagusia zenez. Bermeok arrantza tradizio handia du, eta herriko ekonomia arrantzaren inguruko sektorean oinarritzen da, arrain-kontserbagintzan gehienbat. Horrez gain, turismorako leku erakargarri ugari ditu, besteak beste Gaztelugatxeko Doniene, Ertzila dorretxea (Arrantzaleen museoa), Doniene atea, portua eta Alde Zaharra.

Aste honetan nabarmen

Bermeo

Bermeo Bizkaiko kostaldeko udalerri bat da, Busturialdekoa, 1236an hiribildutzat sortua. 34,12 km2 ditu, eta 2016. urtean 16.709 biztanle zituen.

Hiribilduak 1476tik 1602ra «Bizkaiko buru» titulua izan zuen, Bizkaiko Jaurerriko hiri nagusia zenez. Bermeok arrantza tradizio handia du, eta herriko ekonomia arrantzaren inguruko sektorean oinarritzen da, arrain-kontserbagintzan gehienbat. Horrez gain, turismorako leku erakargarri ugari ditu, besteak beste Gaztelugatxeko Doniene, Ertzila dorretxea (Arrantzaleen museoa), Doniene atea, portua eta Alde Zaharra.