"Edinburgh" izena britoierazkozelta hizkuntzakoEidyn leku izenetik dator: antzinako galeserazko hainbat aipamenetan ere agertzen da. Kenneth H. Jackson hizkuntzalari eta itzultzaileak "Eidyn" leku izenak gaur egungo Edinburgh hiria dagoen lekua izendatzeko erabilia zela argudiatzen zuen, baina Ifor Williams eta Nora K. Chadwicken arabera, hiriaz gain, eremu zabalagoa izendatzen zuela baieztatzen zuten. Dena dela, "Eidyn" leku-izenak beste tokietan ere dirau: adibidez, 15 milia mendebalderagoko Dunedin eta Carriden (Caer Eidyn) kokalekuen izenak horren froga dira.
- Mundu osoko 130 behatoki astronomiko baina gehiagok 130 milioi argi-urtera jazotako neutroi-izarren fusio baten behaketa bidez grabitazio uhinen (irudia) izatea lehenbizikoz frogatu dute. Eitb.eus