Txantiloi:Gertaerak/2/26
Appearance
![Gipuzkoako gaur egungo armarria.](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/2c/Gipuzkoa_coat_of_arms.svg/90px-Gipuzkoa_coat_of_arms.svg.png)
- 1513 - Gipuzkoako armarrian (irudian) 12 kanoi ipini zituzten, nafarren gaineko garaipena ospatzeko. 1979ko uztailaren 2an kendu zituzten.
- 1815 - Napoleon Bonapartek erbestetik ihes egin zuen Elba uhartetik.
- 2008 - Hazien Arka inauguratu zuten Norvegian. Bertan mundu osoko herrialdeek haziak gorde ahal izango dituzte hondamendiei aurre egiteko asmotan.
- 2016 - Alex Txikon lemoaztar alpinistak Nanga Parbat mendiaren neguko lehenbiziko igoera burutzea lortu zuen.