Txeka
Txeka | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | ВЧК при СНК РСФСР |
Mota | Isilpeko polizia |
Herrialdea | Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa |
Agintea | |
Lehendakaria | Felix Dzerzhinski eta Jēkabs Peterss |
Egoitza nagusi | |
Osatuta | |
Jabea | Sobietar Batasuneko Ministro Kontseilua |
Historia | |
Sorrera | 1917ko abenduaren 20a |
Ordezkatzen du | Okhrana |
Aurrekoak | Batzorde Militar Iraultzailea |
Ondorengoak | State Political Directorate (en) |
Desagerpena | 1922ko otsailaren 6a |
Txeka (errusieraz: ВЧК, VTxK), Ezohiko Batzorde Panerrusiarra (errusieraz: Всероссийская Чрезвычáйная Комиссия, Vserossiskaia Txrezvytxainaia Komissia) izenaren sigletatik eratorria, Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboaren isilpeko polizia zerbitzua izan zen.[1] Feliks Dzerzhinski iraultzaileak sortu zuen 1917ko abenduaren 20an Kontrairaultzaren eta Sabotajearen aurkako Ezohiko Batzorde Panerrusiarra (errusieraz: Всероссийская Чрезвычайная Комиссия по борьбе с контрреволюцией и саботажем, Vserossiskaia Txrezvytxainaia Komissia po borbe s kontrrevoliutsiei i sabotazhem) izenarekin. Erakunde honen helburua Errusiako Iraultzaren aurkakoak aurkitzea eta atxilotzea zen. 1922ko otsailaren 6an desegin zen.