Txikipedia:Abiadura
Appearance
Abiadura edo lastertasuna objektu batek korritzen duen distantziaren eta horretarako igarotzen duen denboraren arteko zatidura da. Abiadura hori modu askotara adieraz daiteke: adibidez, ibilgailuen kasuan, normalean, distantzia hori kilometrotan neurtzen dugu eta denbora, berriz, ordutan; horren arabera, abiadura orduko kilometrotan neurtzen dugu (km/h); beraz, ibilgailu baten abiadura orduko 120 kilometrokoa (120 km/h) dela esaten badugu, esaten ari gara ordu batean 120 kilometroko distantzia beteko duela.
Fisikan, gehienetan, m/s neurria erabiltzen da: hots, segundoko metroak.
Ikasteko moduko abiadurak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Argiaren abiadura: 299.792.458 m/s.
- Soinuaren abiadura airean: 340 m/s inguru.