Txikipedia:Ainhoa Larrañaga
Ainhoa Larrañaga Hernanin jaioa, 2000ko ekainaren 30ean. Euskal abeslari eta aktore da. Go!azen egin zituen hiru denboraldiengatik ezaguna da. [1]
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hernani BHI institutoan ikasitakoa da eta egun ere bertan bizi da. Txikitatik kantuan aritutakoa da, eta egun Hernaniko Musika Eskolako ikaslea da.
Telesailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
ETB 1eko Kantugiro lehiaketan parte hartu zuen. Gainera, 2016an Goǃazen telesailerako kasting-era aurkeztu zen, eta Eliren (Dulce Elizondo izenez) papera eskuratu zuen. Hiru denboralditan zehar (2017, 2018 eta 2019ko urteetako denboraldietan) egin du paper hori, eta beste zenbait saiotan ere agertu da. Era berean, Bagoǃaz talent show-ean eta gabon zahar gaueko gala berezietan. Bestalde, La 1 telebista katearen Servir y proteger telesailean Victoriaren papera egin du.
Bakarkako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Horiez gain, 2019an zehar bere bakarkako lana aurkezteko zenbait kontzertu eman zituen, besteak beste Donostiako Jazzaldian.
Bestetik, 2020. Urtean kanta propioekin osaturiko bere lehen diska aurkeztu zuen: Eskuminak.[1]
Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2016 - 2022. Urteetan “Go!azen” egin zuen, Dulce Elizondo “Eli”ren papera eginez EITB 1en .
- 2017 - 2019. Urteetan “Bago!az” egin zuen, Coach gonbidatua izan zen EITB 1en.
- 2020. Urtean “Servir y proteger” egin zuen, Victoria Gargalloren papera eginez TVEn.
- 2021. Urtean “El internado: Las cumbres” egin zuen, Yolanda Pascual Ledesmaren papera eginez Prime Videon.
- 2022. Urtean “La que se avecina” egin zuen, Julia Guijarro Garmendiaren papera eginez Prime Videon. [1]
Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bakarkako lanak, kolaborazioak eta Go!azen telesailaren diskoak ere egin ditu. Besteak beste, Eskuminak (bakarka), "Lurra, Ur, Haize" (Joxan Goikoetxea, Alan Griffin, Petti eta Xabi San Sebastiánekin batera) eta Ongi etorri Basakabira (Go!azen telesailean).[1]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b c d Ainhoa Larrañaga. 2023-02-05 (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).