Txikipedia:Aino-Kaisa Saarinen
Aino-Kaisa Saarinen, 1979ko otsailaren 1an jaio zen Hololan (Finlandian), eta gaur egun, hau da 2022an, 43 urte ditu.
Aino-Kaisa, 2012az geroztik bere karrera amaitu duen saskibaloi jokalariarekin ezkonduta dago, hamar urte baino gehiagorekin harremana izan ostean, bi seme-alaba dituzte. Aino-Kaisa Saarinen ahizpa bikia Maija Saarinen eskiatzailea da.[1]
Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eskiatzailea da eta Neguko lau Joko Olinpikotan parte hartu zuen, 2006 eta 2018 artean, guztira bost domina lortuz: brontzea Turin 2006, taldekako abiadura proban, Vancouverren bi brontze 2010, 30 km-an eta erreleboan. Bi zilar Sotxi 2014an, taldekako esprintean eta erreleboan. Kerttu Niskanen eta Krista Lähteenmäkirekin karreran Hamar domina irabazi zituen 2007 eta 2017 artean Nordiko Eskiko Munduko Txapelketan.
Kirol lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Orain arte, urrezko 4 medalla, zilarezko 3 medalla eta, borntzezko 8 medalla lortu ditu, Denera 15 medaila lortu ditu
Toki askotan parte hartu izan du eskiatzaile bezala, adibidez: Italian, kanadan, Errusian, Japonian, Txekiar errepublikan, Suedian, Norvegian eta Finlandian.
Olinpiar jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Medailak | Probak |
2006 | Turin ( Italia) | 3.postua | Ekipoaren azkartasuna |
2010 | Vancouver ( Kanada) | 3.postua | 30 km |
2010 | Vancouver ( Kanada) | 3.postua | Erreleboa 4 × 5 km |
2014 | Sotxi ( Errusia) | 2.postua | Ekipoaren azkartasuna |
2014 | Sotxi ( Errusia) | 2.postua | Erreleboa 4 × 5 km |
Munduko Kanpeonatoak | |||
Urtea | Lekua | Medailak | Probak |
2007 | Sapporo ( Japonia) | 1.postua | Erreleboa 4 × 5 km |
2009 | Liberek ( Errepublika txekiarra) | 1.postua | Ekipoaren azkartasuna |
2009 | Libereck ( Errepublika txekiarra) | 1.postua | 10 km |
2009 | Libereck ( Errepublika txekiarra) | 1.postua | Erreleboa 4 × 5 km |
2009 | Libereck ( Errepublika txekiarra) | 3.postua | 15 km |
2011 | Oslo ( Norvegia) | 2.postua | Ekipoaren azkartasuna |
2011 | Oslo ( Norvegia) | 3.postua | 10 km |
2011 | Oslo ( Norvegia) | 3.postua | Erreleboa 4 × 5 km |
2015 | Falun ( Suezia) | 3.postua | Erreleboa 4 × 5 km |
2017 | Lahti ( Finlandia) | 3.postua | Erreleboa 4 × 5 km |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) Aino-Kaisa Saarinen. 2020-09-26 (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).