Txikipedia:Esmeralda
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/34/%D0%97%D2%AF%D0%BC%D1%96%D1%80%D0%B5%D1%82.jpg/294px-%D0%97%D2%AF%D0%BC%D1%96%D1%80%D0%B5%D1%82.jpg)
Esmeralda kolore berdeko harria da, esmeraldak normalean zailak dira bilatzeko, eta oso baliotsuak dira. Brasilen aurkitu daitezke, zehazki Bahian.
Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Esmeralda terminoa XIV. mendean erabili zen lehen aldiz.
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Esmeraldak, koloretako harribitxi guztiak bezala, lau parametro erabiliz sailkatzen dira: kolorea, argitasuna, neurria eta pisua kilateetan. Normalean, kolorezko harribitxien sailkapenean, kolorea da irizpide garrantzitsuena.
Kolorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gemologian, kolorea hiru osagaitan banatzen da: tonua, saturazioa eta argitasuna. Esmeralden tonalitateak hori-berdeetatik urdin-berdeetara doaz, eta tonu nagusia berdea da nahitaez. Horia eta urdina esmeraldetan ohikoak diren bigarren mailako tonuak dira.
Esmeraldaren minak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Antzinaroan, esmeraldak Antzinako Egipton ateratzen ziren, Smaragdus mendiko lekuetan, K.a. 1500. urtetik, eta Indian eta Austrian, K.o. XIV. mendetik gutxienez. Egiptoko meategiak erromatar eta bizantziar inperioek ustiatu zituzten industria-garaian, eta geroago islamiar konkistatzaileek. Egiptoko meatzaritza bertan behera geratu zen Kolonbiako aztarnategien aurkikuntzarekin batera. Gaur egun, Egipton bakarrik geratzen dira hondakinak.
Sinbolismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Erdi Aroan, Joan Apostoluaren sinboloa izan zen. Alkimistentzat, Venusen harria da.
- Ekuadorreko Manta bailarako herriek ostruka-arrautza baten tamainako esmeralda bat gurtzen zuten; festa nagusietako egunetan erakusten zuten, eta indioak alde guztietatik korrika joaten ziren jainkosa ikusi eta beste esmeralda batzuk eskaintzeko.
- Apaizek eta jauntxoek sinestunei ulertarazten zieten ama esmeralda oso pozik zegoela, alabak aurkezten zizkiotelako, eta amarru horrekin harribitxi ugari biltzea lortzen zutelako.