👶 Jaiotza 1986ko abenduaren 19a Irun |
🔨 Lanbidea futbolari |
📷 |
Leire Landa (Irun, Gipuzkoan 1986ko abenduaren 19a) futbolari profesional ohia eta gizarte hezitzailea da.
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nortasuna: lehiakortasuna, ausardia eta sakrifizioa zituen ezaugarri. Izan ere, bederatzi urte zituela minbiziari aurre egin behar izan zion, eta belauneko lotailu gurutzatua hiru aldiz hautsi du. Medikuek esan zioten bere belaunak ez zirela funtzionalak.
Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hainbat taldetan aritu izan da Leire Landa. 15 urte zituela Oiartzunen hasi zen jokatzen eta 2004an Realak fitxatu zuen. Bost denboraldi egin zituen bertan. 2009an Atlético Madrilera joan zen eta ondoren Athletic-en eta Bartzelonan ere aritu zen.
Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Taldeak | Urteak |
---|---|
Erreala | 2004-2009 |
Athletic Club | 2012-2014 |
Bartzelona futbol kluba | 2014-2017 |
Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Espainiako Liga (1): 2014-15