Wikipedia, Entziklopedia askea

Maria Sibylla Merian

👶
Jaiotza
1647ko apirilaren 2a
Frankfurt am Main
💀
Heriotza
1717ko urtarrilaren 13a
Amsterdam
🔨
Lanbidea
entomologo
📷
Argazkiak
ikusi

Maria Sibylla Merian, Frankfurten jaio zen 1647ko apirilaren 26ean, eta Amsterdamen hil zen 1717ko urtarrilaren 13an. Bere gurasoak Suitzakoak ziren, baina bera Alemaniarra. Naturalista, margolaria eta esploratzailea izan zen.[1]

Maria Sibylla Merian 1647-1717

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tximeleten aldaketak aztertu zituen. Zientzialaria izan zen eta Entomologia modernoa sortu zuen. Bere aita Matthaus Meridan (artista eta grabatzaile ezaguna) zen eta bere ezkontidea Johann Andreas Graff. Bi alaba zituen, Dorothea Maria Graff eta Johanna Helena Herlot. Naturaren behaketaren eta marrazketaren artea irakatsi zien. Denborarekin bere langilerik zintzoenak bihurtu ziren.[2]

Hogei urte esploratzen egon ondoren, Mariak bere lehen liburua atera zuen 1679an, intsektuen bizitza ziklo osoaren lehen deskripzioa. Animaliak, landareak eta intsektuak batera irudikatu zituen.

1665 urtean, Nürembergera joan zen bizitzera. Nüremberg-en, tailer bat sortu zuen, eta bertan naturako elementuak margotzen zituen saltzeko. Artisautza irakaslea izan zen emakume batzuentzako. Denborarekin, bere lankideak bihurtu ziren.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lanak saltzen nahikoa diru bildu zuen. Ondoren, 52 urte zituela, Surinam, Herbehereetako koloniara joan zen eta Hego Amerikako baso tropikaletara, eta inoiz ikusi gabeko intsektuak dokumentatu zituen.

Mariak sortu zuen metamorfosiak arrakasta handia izan zuen eta hainbat aipamen jaso zituen bere Historia Naturaleko kideen partez. 1675 eta 1771 urte artean bere hiru liburuak 19 edizioetan agertu  ziren, eta XVIII. mendean zehar eta XIX. mende hasieran ospe handia jasotzen jarraitu zuen. Johann W. von Goethe idazle alemaniarrari ere asko gustatu zitzaizkion. Hainbat iturrik esan bezala, Mariak gaitasun handia zuen zientzia eta artean.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Conocimiento, Ventana al. (2018-04-02). «Maria Sibylla Merian, la mujer que convirtió la ciencia en arte» OpenMind (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).
  2. (Gaztelaniaz) «Maria Sibylla Merian, una valiente entomóloga | Vidas científicas» Mujeres con ciencia 2014-10-22 (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).
  3. (Gaztelaniaz) «Maria Sibylla Merian: Mujeres de la Ciencia» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).