Txikipedia:Pasahitz
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/48/Stock-dialog-password.svg/220px-Stock-dialog-password.svg.png)
Pasahitza zerbitzu digital baterako sarbidea ahalbidetzeko balio duen letren, zenbakien eta sinboloen konbinazioa da. Zerbitzu hau erabili behar duenak bakarrik ezagutu behar du, beste edozeinentzat sekretua izan behar baitu. Erabiltzaile-izen bakoitzak pasahitz bat izaten du, beraz biak lotuta daude.
Gogoratzeko errazak, asmatzeko zailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pasahitz on bat zuk gogoratzeko erraza izan behar du, baina beste edonork asmatzeko ezinezkoa.
Sendotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pasahitz bat sendoa izateko letra larriak, xeheak eta karaktere edo sinbolo bereziak izan behar ditu(adibidez, #, @, _ edo !). Gainera, 8-10 karaktere izan behar ditu gutxienez. Bestalde, ez da asmatzeko erraza izan behar, beraz 1234, admin edo zuri buruzko datu publikoak (jaiotze data, adibidez)saihestu behar dira.
Pasahitza duten zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zerbitzu askoko erabiltzailea baimentzeko pasahitza eskatzen dituzte: adibidez, posta elektroniko kontuak, telefono mugikorrak, sistema eragileak eta abar.