Wikipedia, Entziklopedia askea
Piramidea oinarrian poligono bat (adibidez, karratu bat) eta bere alde bakoitzean hiruki banaz osaturiko forma geometriko bat da. Alde guztiak oinarritik abiatu eta puntu jakin batean elkartzen dira. Hau da piramidearen goiko erpinean.
Hauek dira piramideen sailkapen desberdinak:
PIRAMIDEEN SAILKAPENA ALBOKO ALDEEN ARABERA
Piramide zuzena
Piramidearen goiko erpina, oinarriaren erdiko puntuarekiko perpendikularra denean.
Piramide zuzena.
Piramide zeiharra
Piramidearen aldeetako bat triangelu isoszelea ez denean.
Piramide zeiharra.
Piramide erregularra
Piramidea osatzen duten alde guztiak berdinak direnean bere oinarria poligono erregular bat delako.
Piramide erregularra.
Piramide irregularrak
Oinarrian poligono irregular bat duten piramideak dira.
Piramide irregularra.
PIRAMIDEEN SAILKAPENA OINARRIAREN POLIGONOAREN ARABERA
Triangeluarra
Piramaidearen oinarria hirukia denean.
Piramide triangeluarra.
Lauangeluarra
Piramidearen oinarria lauki batez osatua dagoenean.
Piramide zuzena.
Pentagonala
Piramidearen oinarria pentagonala denean.
Piramide pentagonala.
Hexagonala
Piramaidearen oinarria hexagonala denean.
Piramide hexagonala.
Français