Txirriskila arrunt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txirriskila arrunt
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaPasseriformes
FamiliaFringillidae
GeneroaSerinus
Espeziea Serinus serinus
Linnaeus, 1766
Sinonimoak
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Masa1,21 g (pisua jaiotzean)
Zabalera6 cm
Kumaldiaren tamaina3,5
Eguneko zikloaeguneko
Errute denbora12 egun
Arrautza

Txirriskila arrunta (Serinus serinus), txirriskila izenaz ere ezaguna, fringillidae familiako hegazti paseriformea da, hegoaldeko Europan eta iparraldeko Afrikan bizi dena[1].

Kanarioaren senide hurbila da. Kolore berde-horixka du. Bizkarrean berde ilunagoak diren lumak azaltzen ditu eta azpialdea horiagoa da. Buruan bekain hori fina dauka. 11-12 zentimetrotako luzera du. Emearen koloreak apalagoak dira.

Moko lodia du, honek fruitu eta haziak jaten dituela erakusten du. Hala ere intsektuak harrapatzen ditu tarteka, kumeak elikatu behar dituen garaian bereziki.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuhaitz batean gainean kokatuta, 11 cm-ko tamaina besterik ez duen txoritxo bat, moko motza, lodia eta konikoa du eta arre eta berdexkaren arteko lumajea, marra ilunago ugarirekin, nekatu gabe ahots zorrotz eta karrankari samarra den ahapaldi luze bat kantatzen du. Bere bekokian, garondoan, bularrean eta ipurtxuntxurrean hori-limoi bizi koloreko orbanak nabarmentzen dira. Noizean behin, kantatzeari utzi gabe, hegaldi bitxi bat egiten du ibilbide zirkular samarrekoa eta hegoak zabalduta eta hegoen astindu geldo eta zalantzati batekin, saguzar batena gogorazten duena. Txirriskila arruntaren arrak horrela erakusten du araldiaren suharra.

Emea, oso apala da, lumaje marradunagoa eta orban hori motelagoak, lausoak eta tristeak ditu, gainetik arreagoa eta azpitik grisaxkagoa.[2]

Biologia eta ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aleak bilatzea da txirriskila arruntaren lanbide nagusia ugaltze garaitik kanpo. Horren bila lugorriak, errepide bazterrak, lorategiak eta mahastiak arakatzen ditu. Haien elikadura hazi txiki ezberdinek osatzen dute, hala nola, zain-belarrenak, zorne-belarrenak eta gramineo askorenak. Uda amaieran hazi horiek urritzen direnean, baratzetara joaten dira, errefauen, letxugen, arbien eta bestelako barazkien haziak, benetako gozamenarekin kontsumitzeko. Beraz, gainontzeko frigilidoek bezala, funtsean begetarianoa da, nahiz eta noizean behin intsekturen bat jaten duen.

Goiz hasten da ugaltzen. Martxoaren azken egunetan habia eraikitzen hasten da, gutxi gorabehera bost egun beharko dituen zeregina, zeinetan bikotearen joan-etorriak, materialak hornituz etengabeak dira. Katilu txikia askotan, alboko adar baten muturrean kokatzen dute, ondo kamuflatuta eta 2 eta 8 metro bitarteko altueran. Edozein zuhaitz ona da habia kokatzeko beretzat, bai koniferoak bai hostozabalak.

Apirilaren erdialdera izaten da errutea, 3-4 arrautza zurixka, marroi koloreko tantoekin, eta emeak inkubatzen ditu 13-14 egunean, aldi horretan arrak elikatzen du. Txitak oso txikiak diren bitartean, emea oraindik habian egoten da, berotasuna emanez eta zaintzen, aldi berean arra arduratzen da elikatzeaz, beraien aho aseezinetan berrahoratzen duen hazi-ahi baten bidez. Emea ere, txitak hainbeste zainketa behar ez dutenean, arrari elikatzen laguntzen hasten da. 14 edo 15 egunera kumeak habia uzten dute, gorotzekin eta zikin, hondatuta uzten dute habia. Oraindik buztan motzarekin, gurasoen zaintzapean jarraitzen dute beste 9 egunez. Beren burua elikatzeko gai direnean, gurasoek alde batera uzten dituzte eta beste errunaldi berri bat prestatzen hasten dira.

Banaketa, habitata eta estatusa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie honek Europako klima epeletan eta Mediterraneokoetan hazten du, Afrikako ipar-mendebaldean, Turkia eta Libanon eta Europan Ipar-ekialdera, gutxi gora behera, Lituaniako Baltikotik Odessa-ko itsaso beltzera doan lerro bateraino iristen da. Iberian eskualde denetan arrunta da.

Bere banaketa orokorra da Euskal Herrian, baina bere populazio-dentsitatea handiagoa da hegoalderantz; badirudi mediterraneoko klima nahiago duela. Eremu atlantikoan ohikoagoa da kostaldean, epelagoa eta barnealdean baino espazio garbi gehiagorekin. Mendilerroetako basotxoetaraino igotzen du altueran, goiko artzaintzako bordetako lizarretan edo pago taldeetan ugaltzen ikusten da.

Txirriskila arruntak zuhaitzak behar ditu ugaltzeko, baina ez asko, nahikoa ditu bide edo erreka ertzetakoak, ondo egokitzen da nekazaritza eremuetara, eta baita humanizatutako eremuetara ere, hala nola, baratze, parke eta pasealeku, hilerri eta hiri-inguruneko beste zuhaitz leku batzuetara. Masa itxietan ertzak eta soilguneak okupatu ohi ditu, espazio irekiak behar baititu, landaredi belarkarekin elikadurarako.

Beste izen arruntak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Serinus serinus tokiko euskarazko testuetan:[3] arbi-hazi-txori; kirriskillo; kirrixkilet (kirixkilet); kurixkijet; txirripi; txirriskila (txirriskillo, txirriskal, txirriskla, txirrixkilla, txirrizkila, txirliska, xirriskil, xirrixkila, xirrixkillu, zirriskilla, zirrizkla); xirrixka (zirrizka, xilixka); batzuetan txoaberde. Tokiko gaztelaniaz: chamariz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. BirdLife International (2004). Serinus serinus. 2006. IUCN Red List of Threatened Species. IUCN 2006
  2. (Gaztelaniaz) Administracion de la Comunidad Autonoma de Euskadi. (1989). Euskal Autonomi Elkarteko Ornodunak. Graficas Santamaria S.A. ISBN:, 304 or. ISBN 84-7542-639-5..
  3. Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araozko kontuak

Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.