1863an sortu zen Isabel infantaren Compostelano Trenbidearen Elkartea, Santiago de Compostela eta Vilagarcia de Arousa lotzeko asmoz. Elkarte hau 1866an The West Galicia Railway Company Limited konpainiari saldu zitzaion, konpainia britainiar honek jarri baitzuen martxan aipatutako zatia 1873koirailaren 15ean, hamaika urtez lanean aritu ondoren.[1]
1928koirailaren 9an, MZOVk The West Galicia Railway Company Limited bereganatu zuen. Hala ere, egoera honek urtebete baino ez zuen iraun, Mendebaldeko Trenbideen Konpainia Nazionalak lehenengoa bereganatu ondoren. 1941ean, Mendebaldea nazionalizatu eta sortu berria zen RENFEn integratu zen, eta ADIF eta Renfe Operadoraren arteko banaketa 2004koabenduaren 31n egin zen.