Wadden itsasoko Parke Nazionala (Schleswig-Holstein)
Wadden itsasoko Parke Nazionala (Schleswig-Holstein) | |
---|---|
Kokalekua | Schleswig-Holstein Alemania |
Azalera | 441.5 |
Sorrera | 1986ko urtarrilaren 1a |
Schleswig-Holsteingo Wadden itsasoko Parke Nazionala Alemanian Wadden itsasoko ingurunea babesteko eratutako hiru parke nazionaletako zabalena da, Schleswig-Holstein estatuak kudeatzen duena. Beste parke nazionalekin batera 1986ko urtarrilaren 1ean eratu zen. Wadden itsasoa Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk 2009an.
Parke Nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Parke Nazionalak Elba ibaiaren estuariotik hasi eta Danimarkako mugararteko kostaldea hartzen du. Honetaz gain Iparraldeko Frisiako uharteak ere hartzen ditu.
Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Habitatak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wad hitzak "lokatza" esan nahi du behe-alemanieraz. Parkearen barnean nagusi dira beraz lokaztiak. Ekosistema nagusia kostaldekoa da, bertan areatzak, dunak, lautada intermareala eta errekak aurki ditzakegu.
Biodibertsitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hiru parkeetan aurki ditzakegun espezieak antzekoak dira, izan ere iparraldeko Europatik datozen hegazti migrariek osatzen baitute ornodunen kopuru handiena. Wadden itsasoak 10-12 milioi hegazti limikola, antzar, ahate eta kaio hartzen ditu urtero. hauen artean bereziki aipatu behar 200.000 eiderrak eta 180.000 paita arruntak. Ugaztunen artean foka aipatu behar.
Schleswig-Holsteingo Parke Nazionala iparralderago dagoenez aipatu behar da hemen ohikoak direla marzopak.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Alemanez) Wadden Itsasoko Parke Nazionalen webgunea