Zerrenda:Euskal estatubatuar ospetsuak
Euskal estatubatuar ospetsuen zerrenda alde batetik edo osorik euskaldun jatorria duten estatubatuar ospetsuek osatzen dute, jaiotze-urteari jarraituz ordenaturik:
- John Sevier (1745-1815), lehenengo Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuko kidea, Franklin estatuko gobernadorea, Tennesseeko lehen gobernadorea.
- Bizente Sarria (1767-1835), frantziskotar misiolaria.
- Jedediah Smith (1799-1831), estatubatuar esploratzailea.
- Bryant B. Brooks (1861-1944), Wyomingo gobernadorea 1905-1911.
- Frederic Remington (1861-1909), margolaria, eskultorea eta irudigilea.
- Jose Iturbi (1895-1980), musikagilea, zuzendaria eta piano-jolea.
- Franchot Tone (1905-1968), aktorea.
- Earl W. Bascom (1906-1995), margolari eta eskultorea.
- Frenchy Bordagaray (1910-2001), beisbol-jokalaria 1934tik 1945era.
- Pete T. Cenarrusa (1917-2013), Idahoko estatuko idazkari ohia.
- Ted Williams (1918-2002), beisbol-jokalaria.
- Paul Laxalt (1922-2018), Ameriketako Estatu Batuetako senataria eta Nevadako gobernadore ohia.
- Robert Laxalt (1923-2001), idazlea.
- John Ascuaga (1925-), John Ascuaga's Nugget Casino Resort kasinoaren sortzailea (Sparks, Nevada).
- Robert F. Erburu (1929-), Times Mirror Co enpresako presidente eta zuzendari exekutibo ohia.
- Roberto Goizueta (1931-1997), Coca Cola enpresako burua.
- Hector Elizondo (1936-), aktorea.
- Jimmy Heuga (1943-2010), eskiatzailea. 1964ko Neguko Olinpiar Jokoetan domina lortu zuen.
- John Garamendi (1945-), Kaliforniako gobernadoreordea.
- Xabier Irala (1947-), enpresaburua (Iberia, BBK, Iberdrola).
- Cristina Saralegui (1948-), telebista aurkezlea.
- Leon Ichaso (1948-), zinema-zuzendaria.
- Ben Ysursa (1949-), gaur egungo Idahoko estatuko idazkaria.
- John Etchemendy (1952-), Stanfordeko Unibertsitateko nagusia.
- Benny Urquidez, «Benny the Jet» goitizenaz ezaguna (1952-), borroka-artista.
- Mikel Morris (1957-), irakaslea eta itzultzailea.
- Joe Ansolabehere (1959-), animazio-gidoilaria eta ekoizlea.
- David H. Bieter (1959-), Boiseko alkatea.
- Ron Parraguirre (1959-), Nevadako Auzitegi Goreneko epailea.
- Marisol Deluna (1967-), euskaldun jatorriko moda-diseinatzaile estatubatuarra.
- Leon Aberasturi (1967-), Nevadako Hirugarren Eskualde-Auzitegiko epailea.
- Galen Gering (1971-), aktorea.
- Patxy Kennedy (1980-), surflaria.
- Adam Archuleta (1977-), NFLko jokalaria safety postuan jokatzen duena.
- David Archuleta (1990-), American Idol lehiaketako partaidea.
- Rafael Anton Irisarri (?), XXI. mendeko musikagilea.