Zika sukarraZika birusak eragiten duen gaixotasuna da. Gehienetan, egun gutxiren buruan sendatzen da, eta sintoma arinak eragiten ditu: sukarra, konjuntibitisa, larruazaleko erupzioak eta artikulazioetako mina. Zenbaitetan, fetuaren garapenean konplikazio larriak sor ditzake haurdunaldian.[1]Eltxoek transmititutako beste gaixotasun batzuen antzeko sintomak sortzen ditu, denge edo chikungunya kasu, kasu gehienak (%60-80) sintomarik gabekoak diren arren.