Edukira joan

Cannolo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cannolo
gozogintza
Osagaiakorea eta Ricotta
Historia
JatorriaItalia

Cannolo (italieraz) edo cannolu (sizilieraz), pluralean cannoli, Siziliako gozoki tipikoa da, hodi itxurako ore biribilkatu bat, barruan ricotta krema gozoa duena. Oso ezaguna da Sizilian: han, ez dago gozotegirik eskaintzen ez duenik.

Jatorrian, inauterietan prestatzen ziren, baina denborarekin, noizbehinkako izaera galdu eta Italia osoan orokortu da, eta mundu osoan italiar gozogintzaren adibide ezaguna bihurtu da[1].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cannoloak maskor itxurako ore frijituko oskol bat du, oro har 15-20 cm luze eta lauzpabost zentimetroko diametrokoa, eta betegarri gozo eta krematsu batez betetzen da, normalean ricotta gazta gozoaz egina. Eskualde eta espezialitatearen arabera, tamaina aldakorra du, hasi cannulicchi txikietatik (hatz bat baino handiagoak ez direnak), Piana degli Albanesi herriko handietaraino (ukabilbetekoak).

Prestaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Siziliar cannoloak pistatxo birrindu eta gerezi melatuarekin.

Oskola egiteko, ore disko txikiak prestatzen dira (gari irin, ardo, azukre eta txerri-gantzez egina) eta hodi metaliko txikietan bildu egiten dira, eta frijitu, txerri-gantzetan tradizioaren arabera, nahiz eta gaur egun olio merkeagoetan egin.

Ohiko betegarria bahetutako eta gozatutako ardi-esnez egindako ricotta izaten zen, baina egun, gozogile gutxik prestatzen dute horrela: orain, behi-esnezko ricotta erabiltzen da, ardi-esneak baino zapore arinagoa ematen diona. Halaber, pastel-krema edo txokolate krema erabiltzen da. Badira tokiko aldaketak ere, txokolate birrindua edo fruta melatuak erantsita. Ondoren, cannoloari azukre hautsa ezartzen zaio.

Cannoloak, edonola ere, jan baino istant bat lehengo bete behar dira; izan ere, denbora igaro ahala, ricottaren hezetasuna oskolak xurgatzen du, eta kurruska galtzen du. Eragozpen hori saihesteko, gozogile batzuek txokolate urtuz igurzten dute cannoloen barnealdea eta, horrela, oskola ez da hezetzen eta luzaroago egoten da kurruskari.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Italieraz) M. Floriti. Cannoli Siciliani. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]