Echinoderma hystrix

Wikipedia, Entziklopedia askea
Echinoderma hystrix
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaLepiota
Espeziea Lepiota hystrix

Echinoderma hystrix Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Susmagarria. Ez jatea hobe.

Sinonimoak: Cystolepiota hystrix. Lepiota hystrix.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: Txikia, 3 eta 6 (8) cm arteko diametrokoa, konikotik ganbilera. Kapelaren azala lehorra, kapela eta oina zurdekin, arre ilun kolorekoa hondo argiarekin, ezkata piramidal zentrokide ugariz estalia, koniko puntazorrotzak eta iraunkorrak.

Orriak: Zuri-krema kolorekoak, libreak, estu, estu samarrak, ertza more-beltz kolorekoa.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 7 cm arteko garaierakoa, zilindrikoa, oinarria erraboildun samarrekoa, fistulosoa. Eraztunaren azpitik kapelan dituen antzeko ezkatatxoekin apaindua. Hezetasunarekin, oinaren goialdean eta orrietan anbar itxurako tantak isurtzen ditu.

Haragia: Urria, zurixka. Usain desatseginekoa, Lepiota cristata gogorarazten du. Espora-jalkina zuria.[2]

Etimologia: Lepiota terminoa grezierazko “lepis” “lepidos” hitzetatik dator eta “oús” eta otós ear” hitzetatik, kapela esan nahi duena. Ezkatadun kapela duen onddoa. Histrix epitetoa latinetik dator, kirikinoa esan nahi duen “histrix” hitzetik. Kapelan eta oinean dituen eztenengatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zalantzazko jangarria. Toxikoa izan daiteke.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lepiota acutesquamosa delakoarekin nahas daiteke, hau, marroi-arre kolorekoa da, kapelan ezkata tente piramidal oso zorrotzak ditu, oina zurda gabe. Lepiota aspera eta Lepiota echinacea handiagoak dira, ezkatak ez dituzte hain ilunak eta ez tente.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Espezie oso ikusgarria da, baina urria. Bakarka edo taldekoia. Humus ugariko lurzoru hezeetan, hostozabalen basoetan (pagadietan).

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Errusia.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 188 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 47 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Lepiota hystrix: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]