Itsas energia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Itsas energia itsasoko olatu eta itsasaldietatik eta tenperatura gradienteetatik lor daitekeen energia berriztagarria da. Kontuan hartu behar da itsasoak Lurraren % 70 inguru estaltzen duela. Uraren mugimendu konstanteak energia zinetikoa sortzen du uneoro; eta itsasoko ur azalaren eta ur sakonen artean tenperatura ezberdintasun nabarmena dago. Bada, zenbait metodo erabiliz, energia zinetiko hori edo tenperatura ezberdintasun hori elektrizitate bihur daiteke.

Energia iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasotik energia ateratzeko hiru bide asmatu dira:

Marea-energia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasaldiak aprobetxatuz lortzen den energia da. Uretan zentral bat eraikitzen da dike bat sortuz. Itsasgora dagoenean dikearen uhateak irekitzen dira, ura sar dadin. Orduan, itsasgoraren punturik altuenean uhateak itxi egiten dira. Hortaz, itsasbehera heltzen denean itsas maila urtegiaren uraren mailaren azpitik kokatzen da eta bien arteko aldea gehienezkoa denean, uhateak ireki eta metatutako ura askatzen da turbinetatik pasaraziz eta energia elektrikoa lortuz. Marea-energia kostaldea oso laua duten lekuetan erabiltzen da.

Olatu-energia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Olatu-energia»

Olatuen mugimenduek sortutako energia mota da. Energia lortzeko pelamis izeneko egitura artikulatua erabiltzen da. Olatuen indarrak artikulazioak mugitzen ditu. Ondoren, sorgailu batzuek energia zinetikoa energia elektriko bihurtzen dute eta geroago, ur-azpiko kable batzuen bidez energia elektrikoa itsasertzera bidaltzen da.

Olatu asko dituzten herrialdeetan (Frantzia, Hawaii, Kalifornia,Euskal Herria...) aukera asko daude energia hau aprobetxatzeko eta etekin on bat ateratzeko.

Energia maremotermikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Energia maremotermikoa ur azalaren eta ur sakonen arteko tenperaturaren aldeko gradiente termikoan oinarritzen den energia berriztagarria da. Metodo hori makina termiko bat mugiarazteko eta lan produktiboa egiteko erabil liteke.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zientzia Artikulu hau zientziari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.