Lankide:Wikieusk2/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Panama Hiriko mapa. 1857.

Sandia puskaren gertakaria 1856ko apirilaren 15ean Panaman gertatutako matxinada zibil bat izan zen, Panamako zibilen eta estatubatuar zibilen artean. Aurrekari gisa balio zuen AEBek Panamako istmoan egindako lehen esku-hartzean. Garai hartan, Panamako Estatu Federalari zegokion eta Granada Berriko Errepublikaren parte zen.

Gertaera trenbide transistmikoko geltokiaren inguruan gertatu zen, La Ciénaga auzoan.[1]

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1846an, Mallarino-Bidlack itunaren bidez, Estatu Batuek Panamako istmoan zehar igarotzeko eskubidea lortu zuten, Ozeano Atlantikotik Ozeano Barera igarotzeko aukera merkeagoa biurtuz denbora eta diru aldetik. Beste aukera bat Amerika hegoalderaino nabigatzea eta Magallanes itsasartea zeharkatzea zen. 1848an urrea aurkitu zen Kalifornian (Estatu Batuak), eta honek, Estatu Batuak mendebalderantz hedatzea eragin zuen. Guzti hau eman zedin, Panamako istmoaren ozeanoen arteko igarobidea funtsezkoa izan zen.

1850 inguruan Ameriketako Estatu Batuak trenbide transistmikoa eraikitzeari ekin zion. Hori dela eta AEBko herritar asko bildu ziren inguruan, zein langileak, zein oinezkoak. Horiek oso jarrera harroa eta oldarkorra erakusten zuten bertako biztanleen aurka.

Mallarino-Bidlack itunak 35. artikuluan azaltzen zuen bezala, lehentasunezko tratamendua ematen zien AEBetako herritarrei. Aldiz, bertakoek eta inguruan bizi ziren beste atzerritar batzuek ez zituzten sinpatiaz ikusten tratatua eta artikulu hau, eta horrek estatubatuarren aurkako sentimendu handia eragin zuen. Horretaz gain, estatubatuarrek mespretxuz tratatzen zituzten hispanoak eta europarrak.  Britainiarrak aldiz, ez. Egoera hori eta estatubatuarrek mozkortzeko zuten ohitura kontuan izanik etengabeko liskarrak eragiten ziren jendearen artean.

Mallarino-Bidlackeko itunaren 35. artikuluak zioen bezala:

Estatu Batuetako herritarrek, ontziek eta merkantziek frankizia, pribilegio eta immunitate guztiak izango dituzte Nueva Granadako portuetan, baita Panamako istmoko amerikar barkuek ere, gaur egun neogranadinoen merkataritza eta nabigazioari dagokionez.1. paragrafoa, XXXV. artikulua, Mallarino-Bidlack Ituna.

Haserrea sortu zuen beste gertakari bat Cornelius K. Garrisonek gauzatu zuen, merkataritza eta bidaiariak garraiatzeko zerbitzu bat ezarriz istmoan zehar. Alegia, bertako arraunlari eta garraiatzaile oihekin lehia bizia ezarri zuen.

1854an, José Marí­a Urrutia Añino Panamako gobernadoreari (garai hartan Granada Berriko probintzia zen) zuzendutako gutun batean, José de Obaldí­ak bere kezkaren berri eman zion. James Green negozio-arduradun estatubatuarrak kezka berdina konpartitzen zuen.

Haien ustez, «Panamako probintzian novogranadinoen eta anglo-estatubatuarren arteko desadostasunek jarraitzen baitute, bidaiari-eskubidearen azkenekoei egiten zaien kobrantzatik zetorrena». "Han edozein ezbeharri aurrea hartzeko" hartu beharreko neurriak ere iradoki zion; era berean, ohartarazi zion trenbide transistmikoa irekitzeak antzinako lurreko uretako garraioa bertan behera uztea ekarriko zuela, eta, ondorioz, bertakoek lanpostuak galduko zituztela. Gertaera guzti hauen ondorioz, istmoko biztanleriarengan Trenbide Transistmikoaren bidez Kaliforniara joan-etorriko bidaian zebiltzan estatubatuarren aurkako erresumina sortu zen. Etorkin gehienek nolabaiteko errespetuz jokatzen zuten arren, gutxiengo arduragabeen gehiegikeria nabarmenek istmoa hunkitu egin zuten urrearen sukarraren lehen urteetan. Bidaiari gehienek su-armak zeramatzaten, eta mozkorren arteko arazoak ugariak ziren. Istilu horien indarkeriak eta gertakari odoltsuek areagotu egin zuten neogranadinoen eta estatubatuarren artean zegoen aldea.

Gertakaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1856ko apirilaren 15ean, Kaliforniatik zetorren ontzi batetik Jack Oliver estatubatuarra lehorreratu zen. Bidaiari bat gehiago bezala, La Ciénaga kalera joan zen, Paritako José Manuel Lunak administratutako fruta-postu batera. Oliver mozkortuta zegoen lagun batzuekin zihoan salgai zegoen sandia zati bat hartu, jan eta ordaindu gabe alde egin zuenean. Josek kortada ordaintzeko eskatu zuen, erreal bat (bost ehunen), baina Oliverrek iraindu egin zuen eta mehatxu egin zion zeraman pistola ateraz. Fruta-saltzaileak sastakaia ateraz erantzun zuen, eta borrokara joateko zorian egon ziren, Oliverren lagunetako batek sandia ordaindu eta Luna baretzea erabaki zuenean.

Hala ere, egoera ez zen amaitu Miguel Abraham izeneko perutar batek Oliver pistola hartzen zebilela harrapatu eta eszenatik ihes egin zuenean[2]. Oliver eta bere lagunak perutarraren bila irten ziren pistolaz, tiroketari hasiera emanez. Hiriko biztanleek, esetsaldia ikusirik, matxeteekin armatu ziren eta tiroketari erantzun zioten, lokalen eta estatubatuarren arteko borroka bati hasiera emanez. Estatubatuarrek, kopuruz gaindituta, merkatutik metro batzuetara zegoen tren geltokian bilatu zuten babesa[3].

Matxinada hasi zenean, Kolonen tren bat iritsi zen, 940 bidaiarirekin, tartean egun horretan bertan Kaliforniara ontziratu behar ziren gizon, emakume eta haur estatubatuarrak. Denek bilatu zuten babesa tren geltokian.

Polizia berandu iritsi zen, tiroketa hasi eta ordu eta erdira, Francisco de Fabrega Estatu Federaleko behin-behineko gobernadorearen presentziarekin. Liskarrean, Fabregak bala bat jaso zuen kapeluaren kopan, eta laguntzaileetako bat zaurituta geratu zen. Gaua zenez, estatuburuak ondorioztatu zuen tiroak geltokitik zetozela, eta poliziari agindu zion okupatzeko.

Estatubatuarrek, egoeraren berri ez zekitela, hiriko poliziari tiro egiten hasi ziren eta honek erantzun egin zien. Estatubatuarrek erresistitzen jarraitu zuten 50 edo 60 errebolber eta karabinarekin, baina poliziak eta Panamako biztanleek geltokira sartzea lortu zuten, eta han borrokak jarraitu zuen. 16 hildako eta 15 zauritu estatubatuar eta 2 hildako eta 13 zauritu izan ziren lokalen artean. Estazio barruko salgaiak suntsitu eta arpilatu zituen iskanbilak[4].

Estatu Batuetako eta Nueva Granadako gobernuen txostenak kontraesankorrak izan ziren, biek    elkar akusatu baitzuten. Hala ere, Ameriketako Estatu Batuek (AEB) ukatu egin zituzten Erresuma Batuko, Frantziako eta Ekuadorko kontsulen lekukotza ofizialak. Kontsulek estatubatuarrak erasotzailetzat jo zituzten, eta esan zuten tokiko polizia errugabea zela AEBko Gobernuak egozten zizkion karguengatik, istmarren alde jarri izanagatik.

Amos B. Corwine Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak 1856ko uztailaren 18an izendatutako mandatari bereziaren txosten ofizialaren arabera, "koloreko" biztanleriak (beltza) estatubatuarrei eraso egiteko eta haien jabetzak arpilatzeko liskarra aitzakiatzat hartu zuen, poliziak eta zohikatzak tren-geltokiari eraso egiteko asmoa zutela, eta Nueva Granadako Gobernua ordena mantentzeko eta igarobiderako babes egokia emateko gai ez zela ondorioztatu zuen, eta istmoa berehala okupatzea gomendatzen zuen, salbu eta Nueva Granadak bere eskumenaz eta makurduraz konbentzitzen bazituen babes egokia eta kalte-ordain azkarra emateko.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1856ko uztailaren 18an, Amos Corwine AEBetako ordezkariak bere txostenean zera gomendatu zuen: “Estatu Batuek ozeanotik ozeanorako istmoa berehala okupatzea, Nueva Granadak bere eskumenaz eta makurduraz konbentzitzen ez bagaitu babes egokia eta kalte-ordain azkar bat emateko”. Horrek eztabaida diplomatiko batzuk eragin zituen. Agintari estatubatuarrek txosten horri erantzuna eman zioten eta 1856ko irailean tropa estatubatuarrak istmora iritxi eta lehorreratu ziren. Ondorengo hurratsa tren geltokia hartzea izan zen.

Handik gutxira, 1856ko irailaren 19an, 160 soldaduko destakamendu (hyper) bat lehorreratu zen eta tren geltokiaz jabetu zen. Hiria baretu egin zen, eta hiru egun ondoren, tropak tirorik egin gabe erretiratu ziren. Gutxi iraun zuen okupazio, istmoko esku-hartze armatuaren lehen kasua izan zen, AEBetako Gobernuaren arabera 1846ko itunaren klausularen bidez justifikatuta zegoen. Klausula horrek Estatu Batuen istmoaren neutraltasuna bermatzen zuten, igarotzeko bidea moztu ez zedin. Inbasio hori Sandiaren Tajadako gertakariarekin lotu izan da beti, baina Istmoko gobernadoreorde Francisco de Fabregak eskatuta eman zen, alderdi kontserbadore eta liberaletako kideen arteko gatazka armatua saihesteko. Hauek urte hartako ekainaren 29ko hauteskundeetan iruzurra egin izana leporatzen zieten, eta apirileko ekitaldiak errepikatuko zituen errebolta liberalaren beldur, Fabrega gobernadoreordeak esku hartzea eskatzea erabaki zuen, animoak baretu eta garaipen kontserbadorea aldarrikatzeko. Beraz, Sandiaren Tajadako gertakaria aurrekaritzat har daiteke, baina ez 1856ko iraileko inbasioaren zuzeneko kausatzat.

Estatu Batuetako gobernuak ondorengo proposamenak egin zituen:

  • Panama eta Kolon hiriak hiri libreak izan behar zirela, eta beaien kabuz gobernatzeko gai izan beharko zirela Nueva Granadaren subiranotasunaren pean, eta hoei mila batera kontrolatu behar zituztela ozeanotik ozeanorako zabaleran, trenbidea erdiguneko lineatzat hartuz.
  • Nueva Granadak Panamako badiako hainbat uharte utzi behar zizkien Estatu Batuei, itsas base gisa erabiltzeko.
  • Nueva Granadak Estatu Batuei transferitu behar zizkien trenbide transistmikoaren gaineko eskubideak.
  • Nueva Granadak kalte-ordain bat ordaindu behar zuen bizitza-galeragatik eta jabetza-suntsipenagatik.

Azkenean, Granadako Gobernuak bere erruduntasuna onartu eta Herrán-Cass ituna sinatu zuen, 1857ko irailaren 10ean, eta urrezko 412,394 dolar estatubatuarreko ordaina ezarri zien kaltetuei, 1865ean sartu berriak baitziren:

  • 195,410 dolar matxinadaren ondoriozko kalte-ordainengatik.
  • 65,070 dolar erreklamazio berriengatik.
  • 9,277 dolar komisionatuen gastuengatik.
  • 142,637 dolar interesengatik.

Baina ez zen AEB bakarrik izan kalte-ordainak eskatu zituena, Frantziak eta Erresuma Batuak ere eskatu zituzten, bertako herritarrak kaltetuak izan baitziren.

Era berean, Estatu Batuek gertakari hori aitzakiatzat erabili zuten Mallarino-Bidlack itunaren 35. artikulua praktikan jartzeko, hau da, Panaman neutraltasuna eta joan-etorri askea babesteko prerrogatiba, horretarako bere indar armatuak erabiliz, bere ustez tokiko gobernuak beharrezko segurtasuna ematen ez zuenean, eta horrek XIX. eta XX. mendeetan zehar AEBek istmoan izandako zenbait esku-hartze eragin zituen, eta horrek xenofobia eta panamarren sentimendu nazionalista areagotu zituen.

1856ko maiatzaren 3ko Estatuko Gazetaren arabera, bertako bi hildako —Lucas Prados eta Apolinar N.— eta 16 atzerritar izan ziren: Octavio Dubois (Frantziakoa), N. Stokes (William Walkerren filibustero estatubatuarrena), Robert Marks (Pennsylvania estatukoa), Alexander Sweet (Maine estatukoa) eta haien izenak ezagutzen ez diren beste 12.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Biblioteca Nacional de Panamá. Incidente de la Tajada de Sandía. .
  2. Juan B. Sosa eta Enrique J. Arce. (1911). Compendio de historia de Panamá. , 242 or..
  3. Juan B. Sosa eta Enrique J. Arce. (1911). Compendio de historia de Panamá. , 240 or..
  4. Juan B. Sosa eta Enrique J. Arce. (1911). Compendio de historia de Panamá. , 241 or..