Lankide:Xorino/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Iñaki Lopez de Luzuriaga (Gasteiz, 1973ko otsailaren 8a) euskal itzultzaile, idazle, ikertzaile eta dibulgatzailea da, batez ere euskarazko eta ingelesezko Wikipedian eta proiektu senideetan aktiboki parte hartuz 2008az geroztik. Hainbat idazlan eta artikuluren autorea da, eta Euskal Wikilarien Elkarteko eta Nabarraldeko kidea ere bai.

Euskal filologian lizentziatu zen Donostiako Deustuko Unibertsitatean. Londresko Euskal Elkartean eta Stanford Unibertsitatean euskarazko eta gaztelaniazko klaseak bost urtez eman zituen, itzultzaile aritzearekin batera.

Argitaratutako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza gaietatik historiara lerratu zen, eta 2016an Euskaldunak eta karolingiar iraultza. Akitanian eta Baskonian barrena[1] ikerlan dibulgatiboa argitaratu zuen Udako Euskal Unibertsitatearekin.

2017an "790eko Baskoien zapalkuntza: Hurbilpen Historiko Zirkunstantziala" [2]artikulua argitaratu zuen.

2021ean, 1200. urteko Nafarroako Erresumaren inbasioa (1199-1200)[3] gidaliburu entziklopedikoa argitaratu zuen, EWKEren eta Nabarralderen lankidetzaz.

2021ean Humanitate Digitaletan graduondokoa[4] egitearekin batera, XVIII. mendeko Euskal Herriko edizioaz [5]ikertu du, Bizkaiko Foru Liburutegia ("Lau Haizeetara")[6] eta Wikidata oinarritzat hartuz.

Itzultzailea ogibidez, historialaria bizibide du eta historiaren arloan argitalpen batzuetan parte hartu du Txalaparta argitaletxean:

  • 2020an Jose Mari Espartzaren Gernikako Arbolaren biografia Euskal Herriko ereserkia liburua itzuli zuen.
  • 2023an Xabier Irujoren Gamazada Batasunaren indarra liburuaren hitzaurrea idatzi zuen.
  • 2024an Jose Mari Espartzaren Imago Vasconiae Euskal Herria: kartografia historikoaren atlasa liburua itzuli zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Euskaldunak eta karolingiar iraultza; Akitania eta Baskonian barrena» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-15).
  2. Luzuriaga, Iñaki López de. (2017-08-07). «790eko Baskoien zapalkuntza: Hurbilpen Historiko Zirkunstantziala» Kondaira: euskarazko historia aldizkaria sarean ISSN 1698-9287. (Noiz kontsultatua: 2024-05-15).
  3. «Iñaki Lopez de Luzuriaga» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-05-15).
  4. «Iñaki Lopez de Luzuriaga: “Gure iraganaren oso irudi zatikatua dugu, eta inprimaketaren gaia, hain teknologia garrantzitsua izanik ere, ez da salbuespena”» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-15).
  5. Martinez, Iñaki Lopez de Luzuriaga. (2023). «XV-XVII. mendeetako Euskal Herriko edizioa ikertzeko materialak» EGAN (4): 81–97. ISSN 0422-7328. (Noiz kontsultatua: 2024-05-15).
  6. «Hasiera» liburutegibiltegi.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-15).