Martha Palmer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Martha Palmer
Bizitza
Hezkuntza
HeziketaEdinburgheko Unibertsitatea
Texasko Unibertsitatea Austinen
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria eta hizkuntzalari konputazionala
Enplegatzailea(k)Coloradoko Unibertsitatea Boulderren
Pennsylvaniako Unibertsitatea
Jasotako sariak
verbs.colorado.edu…

Martha (Stone) Palmer informatikari estatubatuarra da. Aditzen semantikan egindako ikerketa-lanagatik da ezagunagoa, baita PropBank[1] eta VerbNet gisako baliabide ontologikoak sortzeagatik ere.[2]

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palmerrek Texasko Unibertsitateko Informatikako masterra jaso zuen Austinen, 1976an, Robert Simmonsek zuzendaritzapean.[3]

Edinburgoko Unibertsitateko doktoretza 1985ean jaso zuen. Tesiaren izenburua "Driving semantics for a limited domain" ("Domeinu mugatu baterako semantika lantzen") izan zen, eta Alan Bundyk zuzendu zuen.

Karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, informatikako eta hizkuntzalaritzako irakaslea da Colorado Boulder-eko Unibertsitatean.[4][5] Lehen Pennsylvaniako Unibertsitateko fakultatean zegoen.[6]

Sariak eta ohoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Palmer Hizkuntzalaritza Konputazionalerako Elkarteko (ACL) lehendakaria izan zen 2005ean, eta ACL Fellow izendatu zuten 2014. urtean, "semantika konputazionalari eta corpus semantikoen garapenari egindako ekarpen garrantzitsuengatik".[7][8]
  • 2017an, Helen & Hubert Croft katedra eskuratu zuen Coloradoko Unibertsitatean.[9] Urte berean, unibertsitateak "Aparteko irakasle" izena eman zion, ikerketarako nazioarteko onarpena jaso duten irakasleentzat gordetako titulua.[10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Palmer, Martha; Gildea, Daniel; Kingsbury, Paul. (March 2005). «The Proposition Bank: An Annotated Corpus of Semantic Roles» Computational Linguistics 31 (1): 71–106.  doi:10.1162/0891201053630264..
  2. Kipper, Karin; Korhonen, Anna; Ryant, Neville; Palmer, Martha. (12 December 2007). «A large-scale classification of English verbs» Language Resources and Evaluation 42 (1): 21–40.  doi:10.1007/s10579-007-9048-2..
  3. «History - The UT Austin Computational Linguistics Lab» www.utcompling.com.
  4. «Faculty» Department of Linguistics (University of Colorado Boulder) 5 August 2014.
  5. «Faculty» Computer Science (University of Colorado Boulder) 24 August 2016.
  6. «Penn Natural Language Processing» nlp.cis.upenn.edu.
  7. «The ACL Archives: ACL Officers» www.aclweb.org (Association for Computational Linguistics).
  8. «Six 2014 ACL Fellows Named» www.aclweb.org (Association for Computational Linguistics) 18 December 2014.
  9. «Martha Palmer Awarded Professorship» Institute of Cognitive Science (University of Colorado) 8 August 2017.
  10. «Newly minted professors of distinction to be celebrated» Colorado Arts and Sciences Magazine (University of Colorado) 1 September 2017.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]