On Kixote eta Santxo Panza (eskultura, Donostia)
On Kixote eta Santxo Panza (eskultura, Donostia) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Lorenzo Coullaut Valera (en) |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | Santxo Panza: 104 () × 49 () × 100 () cm Idulki: 53 () × 120 () × 211 () cm On Kixote Mantxakoa: 157 () × 50 () × 130 () cm |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°19′09″N 1°59′05″W / 43.31914°N 1.98476°W |
On Kixote eta Santxo Panzaren eskultura Donostiako Cervantes plazan, Alderdi Ederren, dagoen brontzezko eskultura bat da. Lorenzo Coullaut-Valeraren 1929ko lan bat da, baina 1973. urtetik dago kokatua Donostian. Coullaut-Valera sevillarrak badu beste monumentu eraiki bat Donostian, Urgull mendiko Jesusen Bihotza.
Historia eta deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Madrilen 1915. urtean egin zen lehiaketa batean du jatorria estatua bikoitzak: Cervantesi monumentua egin behar zitzaion Madrilen, eta Coullaut-Valerak irabazi zuen lehiaketa. Multzo handiagoa da Madrilgoa, baina eskultura honen parekidea ere bada han.[1]
1973. urtean lurrazpiko parking bat egin zen Donostiako Alderdi Ederren, eta Eguisa enpresak egindako proiektuan eraldatu zen Cervantes plaza eta ekarri zuten bertara Santxo eta Kixoteren eskultura.
Eskulturak erakusten ditu Kixote Rozinante zaldiaren gainean eta bere ezkerretara Santxo Panza asto gainean. 2011. urtetik, plataforma eta iturri berezi baten gainean daude bi irudiak, Lur Paisajistak bulegoak eraikitako multzo bat, itsasoko arrainez betea.[2] [3]
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
-
2008ko irudia, 1973tik izan zuen kokapena erakusten.
-
2013an, lantza puskatua du Kixotek.
-
2024an, lantza konponduta.
-
Gauez, 2011n egin zitzaion idulki-oinarri bereziaren gainean.
-
Idulki-iturriko arrainak.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Don Quijote eta Sancho Panza - Donostiako eskulturak» www.santelmomuseoa.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) Eizaguirre, Juncal. (2011-07-19). «Merluzas donde había molinos» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-05-17).
- ↑ «lur paisajistak | Plaza Cervantes | Donostia» lurpaisajistak.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-17).