Edukira joan

Street style argazkigintza

Wikipedia, Entziklopedia askea

Street Style argazkigintza, moda argazkigintzaz aritzerakoan, azken urteetan garrantzi handia hartu duen fenomenoa da, nahiz eta joan den mendean egiten zen argazkigintza-estiloa izan.

Zer da street style argazkigintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Street style moda argazkigintza da. Kaleko pertsonei argazkiak egiten zaizkie jendeak bere eguneroko bizitzan erabiltzen dituen estilismo errealak eta berezkoak islatzeko asmoz. Argazkigintza estilo honen helburua aipatu berezkotasuna eta pasareletan ikus ditzakegun estilismoak aurrez aurre jartzea da. Izan ere, azken hauek askotan kalean janzten den modatik oso urrun baitaude. Are gehiago, street style coolhunting-erako ―joerak bilatzeko― beste tresna bat da. Honen bidez hurrengo denboraldietako moda joerak zeintzuk izango diren aurreikusten da pertsona anonimoak ―batez ere hiri handietako gazteak― behatuz. Nahiz eta hasiera batean ezezagunei baino ez zitzaizkien argazkiak egiten, pixkanaka munduko hiri nagusietako moda asteetara zabaldu zen eta modelo, moda diseinatzaile eta editoreei ere egiten zitzaizkien argazkiak desfileen aurretik eta ondoren[1]. Honen ondorioz, estilismoek berezkoak izateari utzi diote eta, honenbestez, ekitaldi honetara bertaratzen direnek hobeto pentsatzen dute zer jantziko duten, street style argazkilari hauen arreta lortuko dutelakoan. Honengatik guztiarengatik, moda munduko hainbat pisuzko adituren arabera, street style zaharkituta gelditu den joera da[2], ezberdina egiten zuen freskotasuna galdu baitu.

Street style argazkigintzaren aitzindariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Street style kaleko argazkigintzan du sorburua. Estilo honen ardatza gizon-emakumeen giza izaeraren argazkiak ingurune publikoetan egitea da. Street style-k argazkigintza estilo honen lekukoa jaso eta jende arruntak janzten duen arropan, baita modan ere, jartzen du arreta. Bill Cunningham hartzen da street style-ren aitzindaritzat. Argazkilari hau janzkera deigarria zuen jendeari argazkiak egiten hasi zen Manhattango kaleetan. Hark berak sarritan esan duen bezala[3], harritu egiten zen beste argazkilari batzuek famatuen irudiak hartzen zituztenean, ezer interesgarririk janzten ez bazuten ere. Berak, ordea, nahiago zuen jende anonimoaren estilo jatorra ospetsuek maileguz jantzitako arropa baino. The New York Times egunkariaren argazkilaria izan zen eta joera berriak aurkitzen lehenengoetako zen, diseinatzaile eta marken aurretik ere. Horregatik ere hartzen da lehenengoetako coolhunter-tzat, joera bilatzailetzat, alegia.

Moda blogen eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000ko hamarkadaren azken urteetan moda blogarien booma gertatu zen, bere nabigazio-egunkarian estilismoak partekatzen zituzten emakume anonimoak, laster guru bihurtu zirenak eta beren estiloaren milaka jarraitzaile zituztenak. Chiara Ferragni edo Garance Doré dira ezagunenetakoak. Gertakari honek street style argazkilarien blogak ere bultzatu zituen. Scott Schuman hartzen da blog mota honen aitzindaritzat. Argazkilari eta blogari honek The Sartorialist blogean partekatzen ditu jende anonimoari zein moda munduko ospetsuei egindako irudiak.

Street style argazkigintzaren blogak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Schummanen arrakastaz geroztik, berezko janzkera zuen jendeari argazkiak atera eta bere nabigazio-egunkarian islatzen zituzten argazkilari zaletu eta profesionalen blog asko agertzen hasi ziren. Nazioarte mailan, aipatutako The Sartorialist blogaz aparte, azpimarratzekoak ere badira: Le 21èmeStreet PeeperFace HunterMr Newton edo El sastre de Lisboa. Espainian, oso hedatuta dagoen fenomenoa ez bada ere, bloga duten street style argazkilariak aurki ditzakegu, besteak beste Cup of CoupleTrendy Crew edo Miss Nobody. Eta Euskal Herrian, Angel Robles Robles aipa dezakegu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]