Véronique Ahoyo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Véronique Ahoyo
Bizitza
Jaiotza1939ko ekainaren 29a
Herrialdea Benin
HeriotzaBassila (en) Itzuli2008ko abenduaren 14a (69 urte)
Heriotza modua: trafiko-istripua
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Véronique Ahoyo, jaiotzez Véronique Gbédjinon, (Cotonou, 1939ko ekainaren 29aBassila, 2008ko abenduaren 14a) benindar gizarte-langile, politikari, diplomazialari eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

François Gbédjinon sukaldariaren eta Justine Adjovi Kpehountonen alaba, Cotonou hirian jaio zen 1939an[1].

Lehen eta bigarren mailako ikasketak jaioterrian egin zituen, eta 1961eko ekainean batxilergoa lortu zuen, herrialdea urtebetez independentea izan zenean. Administrazio zibila Parisen eta Abidjanen ikasi zuen, eta gizarte-langile moduan Tolosa Okzitanian trebatu zen. 1963an ezkondu zen[2]. 1966an hasi zen lanean Tolosako gizarte-zerbitzuan. Beninera itzuli ondoren, 1967tik 1970era gizarte-langile gisa lan egin zuen. Gero bi urtez ikasi zuen Abidjango Unibertsitatean, eta 1972an masterra lortu zuen gizarte-zientzia aplikatuetan. Lehengo kargura itzuli zen hiru urterako, eta 1975etik 1990era Funtzio Publiko, Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioko Gizarte Gaietako Saileko zuzendari izatera iritsi zen[1][3].

1990aren hasieran utzi zuen kargu hori. Garai hartan, aldaketa politiko handiak gertatu ziren. 1990eko martxoan bi emakume ministro izendatu zituzten trantsizio-gobernurako, Véronique Lawson eta Véronique Ahoyo, bata osasun publikoaren ministro eta bestea lan eta gizarte saietako ministro[3].

1991ko martxoko hauteskundeen ostean, Ahoyok jarraitu zuen karguan, eta 1991ko apiriletik 1993ko irailera arte izan zen ministro[3].

1994an, Beningo enbaxadore bihurtu zen Kanadan[2][3].

1996an Beninera itzuli zen, eta erretiroa hartuta, emakumeen eskubideak defendatzen dituzten elkarte eta mugimenduetan hasi zen. Afrikako Emakume Ministroen eta Parlamentarien Sareko (REFAMP) kidea izan zen. Neska gazteen hezkuntzaz arduratu zen bereziki. Errepide istripu batean hil zen 2008ko abenduan[1][3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Frantsesez) Hessoun, Charly. «Accident de la circulation à Bassila» La Nouvelle Tribune 2008-12-15 (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
  2. a b (Ingelesez) Houngnikpo, Mathurin C.; Decalo, Samuel. (2012). «Ahoyo, Véronique (1940-2008)» Historical Dictionary of Benin. (4. argitaraldia) Scarecrow Press, 40 or. ISBN 9780810873735. (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
  3. a b c d e (Frantsesez) Attanasso, Marie-Odile. (2012). «Feue Véronique Ahoyo» Femmes et pouvoir politique au Bénin, des origines dahoméennes à nos jours. Fondation Friedrich-Ebert, 124-125 or. ISBN 978-99919-1-411-4. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-11-18) (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]