Anne of the Indies

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:36, 22 urtarrila 2016


Anne of the Indies 1951ko ekoizpena da, Jacques Tourneurrek zuzendutakoa eta Jean Peters, Louis Jourdan, Debra Paget, Herbert Marshall, Thomas Gomez eta James Robertson Justice aktoreek antzeztua. Benetan izandako Anne Bonny pirataren bizitza du oinarri film honek. 1946an Saturday Evening Post egunkariak Herbert Sass idazlearen kontakizun bat argitaratu zuen "Queen Anne Of The Indies" izenburupean. Hollywoodetik zinemarako egokitzapen bat eskatu zioten handik gutxira, baina egitasmoak ez zuen biderik izan 1951ra arte; dena den, Sassek proposatutako ikuspegitik nahiko aldendu zen filma. Ekoizleek aurrenik Susan Hayward izan zuten gogoan pirataren pertsonaia gorpuzteko; azkenean Jean Petersek osatuko zuen.

Aktoreak

Jean Peters Anne Providence kapitaina Louis Jourdan Pierre François LaRochelle kapitaina
Herbert Marshall Jameson doktorea Debra Paget Molly LaRochelle

Kanpo loturak