Atari (arkitekturako gune zabala)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Vatikanoko San Petri basilika primitiboaren oinplanoa, Konstantino I.a Handiaren garaian diseinatu zen bezala, IV. mendean. Ikusi elizpea elizaren oinean, mendebaldeko sarreran.
Artikulu hau sarbideari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Atari (argipena).

Arkitekturan, ataria edo elizpea Antzinako Erromako domus izeneko etxeetan eta garai hartako tenpluetan izaten zen patio nagusia zen. Hortik, arte paleokristaura pasa zen, eta, ondoren, Erdi Aroko arte kristaura. Eliza kristauei dagokienez, elizaren oinean zegoen arkupetutako patio bat zen, eta elizara bertara sartzeko balio zuena. Iturri bat eta ataripe bat izaten zuen, eta edonor sar zitekeen bertan. Gaur egun, eliza askok mantentzen dute atari edo elizpe bat euren sarreran, bere forma oso ezberdina den arren, baina, orokorrean, zutabe eta kateekin adierazia egoten da, toki sakratua baita. Aro Modernotik aurrera, ataria eraikin zibil askotako sarrerako elementu nagusia ere izan da

Atari edo elizpearen funtzioa Espainia Berrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainia Berrian, ataria edo elizpea, konponbide arkitektoniko berezi bat izan zen, 1521etik aurrerako Konkista Izpiritualaren beharrengatik. Ebanjelizatu beharreko indigena mordoa zela eta, fraide eskaleek, elizpearen gunea, nabearen hedapen gisa erabili zuten, kapera irekiak aldarealde bezala erabiliz. Gainera, indiarren herrietan, bizitza izpiritualaren erdiko gunea izan zen, lanbide ezberdinei buruzko klaseak eta mendebaldeko bizimodu berriari buruzkoak ere eman ziren tokiak ere izan zirelarik.

Ataria edo elizpearen funtzioa Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko atari edo apirikuak bilera politikoak eta bestelako batzarrak egiteko erabili izan dira, bereziki elizateetan (hortik izena)[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Atari (arkitekturako gune zabala) Aldatu lotura Wikidatan
  1. (Gaztelaniaz) Juan Madariaga Orbea: El uso laico tradicional de las iglesias y ermitas