Baba (medikuntza)

Wikipedia, Entziklopedia askea
KLBot2 (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 14:36, 18 martxoa 2013
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Erredura baten ondorioz sortutako baba.

Baba, pusla edo ikortzirina larruazaleko puxikatxoa da, likido serosoz betetako epidermisaren goragune mugatu batek sortua[1]. Igurzte, erredura, izotz, gai kimiko edo infekzioen eraginez sor daiteke.

Tratamendua

Normalean baba bakarrik sendatzen da, hots, tratamendurik gabe, azalak infekzioetatik babesten duelako. Horrela, likidoa xurgatzen den ahala, babaren azala lehortuko da. Ez apurtzeko, apositu batekin babesten ahal da.

Infekzioak ekiditeko, puslak ez dira zulatu edo lehertu behar. Bere gisa lehertzen badira, antiseptikoa eman eta gaza esteril lehor edo baselinadunekin estaltzen dira[2].

Erreferentziak

  1. Baba Euskalterm
  2. Oinarrizko lehen sorospenen liburua Kirolzerbitzua.net

Kanpo loturak