Babe

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:47, 24 urtarrila 2016

Babe Chris Noonan australiar zinema zuzendariaren drama eta komediako film bat da, 1995ekoa, Dick King-Smith idazlearen The Sheep-Pig eleberrian oinarritua. 1998an Babe: Pig in the City (Babe: txerria hirira doa) izeneko jarraipena izan zuen.

1996ko Efektu berezi onenen Oscar Saria (Scott E. Anderson, Charles Gibson eta Neal Scanlan) irabazi zuen.

Filma Australiako Hegoaldeko Gales Berria estatuko Robertson udalerrian filmatu zen.

Argumentua

Hoggett baserrian abereek bizimodu lasaia dute, bakoitzak bere betebeharrak burutuz: Fly, Border Collie arrazako txakurra, Ferdinand ahate hitzontzia; Maa, ardi zaharra; xagu hirukote bihurria... Baina egun batez baserrira Babe txerritxo umezurtza iritsiko da, baserriaren bizimodua betiko aldatuko duelarik. Fly txakurrak zaintzen duenez, txerritxoak bera ere artzain txakurra dela pentsatzen du. Hoggett baserritarra hortaz konturatuko da, Babek ardiak zaintzeko dohai bereziak dituela jabetuz, eta denen harridurarako, Rex txakurrak artzain txakurren lana irakatsi, eta Hoggert baserritarrak Artzain Txakur Txapelketa Nazionalean lehia dadin txerritxoa izen emango du.

Aktoreak

Ahotsa

Aktoreak

Ahotsak

Kanpo loturak