Balazta

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 18:54, 21 apirila 2015
Motor baten balazta diskoduna

Balazta, galga edo frenoa mugimendua moteltzen edo gelditzen duen gailu mekanikoa da.

Gehienetan balaztek marruskadura erabiltzen dute energia zinetikoa bero bihurtzeko, baina badaude energia bihurtzeko beste modu batzuk erabiltzen dituztenak ere. Balaztatze dinamikoak, esaterako, energiaren zati bat energia elektriko bihurtzen du, geroago erabili ahal izan dadin. Beste batzuk energia zinetikoa energia potentzial bihurtzen dute eta presiozko aire edo presiozko olio gisa gordetzen dute. Beste hainbat mota ere badaude.

Balaztak biratzen ari diren ardatz edo gurpilei aplikatzen zaizkie gehienetan, baina beste forma batzuk ere izan ditzakete, esaterako mugitzen ari den fluido baten aurka egiten duen azalera batena (hegazkinetako flapak kasu). Zenbait ibilgailuk balazta mota desberdinen konbinazioak erabiltzen dituzte: lasterketetako autoek gurpiletarako balaztak eta jausgailuen antzeko balazta erabil dezakete.