Corralito

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 12:06, 8 abuztua 2015
Lehenengo "corralito" Fernando de la Rúaren gobernuak sortu zuen Argentinan.

Corralito 2001. urtean Argentinako gobernuak kapitalen ihesari eta banku-izuari aurre egiteko, pertsona eta familiek euren banku-gordailuetatik atera zitzaketen diru-kopuruei buruzko mugak ezartzeko neurrien multzoari ezarri zitzaion izena, gerora hedaduraz nazioartean horrelako neurriak izendatzeko termino moduan ere baliatu dena.

Neurria Fernando de la Rúaren gobernuak inposatu zuen 2001ko abenduan eta ia urte bete iraun zuen, 2002ko abenduaren 2 arte; egun horretan gordailuen liberalizazioa ezarri zen berriro ere. Hitza, ondoren, zabaldu egin da mundu osoan. Corralitoren azken kasua Zipren eman da, 2013ko martxoan.

Hitzaren jatorria

Hitza Antonio Laje Argentinako ekonomia-kazetariak 2001an sortu zuen.[1] Berez, corralitoa Argentinan haur txikientzako babestutako kaiola da, barruan umea lasai eta arriskurik gabe egon dadin. Orokorrean, haur-parkearen antzeko objektua da. Metafora horrekin kazetariak gobernuaren politika islatu nahi zuen, nola neurriaz kontsumitzaileen oinarrizko askatasuna mugatuta gelditzen zen.

Erreferentziak


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.