Delphi metodo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Delphi metodoa aurresanerako erabiltzen den metodo sistematiko bat da, non aditu multzo batek zenbait galdetegi erantzuten duen txanda ezberdinetan. Ekonomian, politikan, soziologian eta oro har iritzi ezberdinak jasotzen dituzten gaiei buruzko aurresanak egin nahi direnean erabiltzen da (adibidez, Noiz bukatuko da atzerakada ekonomikoa?). Erantzunak era arrazoitu batez eman ohi dira. Txanda bakoitzaren ondoren, metodoaren koordinatzaileak galdetegiaren baterako emaitzak agertzen ditu, modu anonimo batez, aipatutako arrazoiekin batera. Metodoa taldeko iritziak banako iritziak baino fidagarriagoak direlako ustean oinarritzen da. Hurrengo txandan, adituek beren iritziak birplanteatu egiten dituzte beste adituen erantzunak eta arrazoiak ikusirik. Era horretan, prozesua gutxi gorabeherako adostasun maila batera heldu ohi da, azkenean aztertzen den fenomenoari buruzko aurresan mankomuna izango dena. Metodoa aurrez ezarritako txanda kopuru bat bukatutakoan edo adostasun maila jakin batera heltzean. Ohizkoa da azken emaitza emandako azken erantzunen batez besteko bat bat izatea.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]