Efesoko Artemisaren Tenplua
Artemisaren Tenplua (grezieraz Ἀρτεμίσιον, Artemísion, latinez Artemisium) Efeson zegoen greziar tenplua ze, Artemisa jaikosari eskeina eta Munduko Zazpi Mirarietako bat.
Artemisa emankortasunaren jainkosa zen (erromatarrek Diana deitzen zuten). Efeson tenplu bat zuten Artemisa gurtzeko, oraingo Selçuk herri turkotik hurbil. Baina tenplu honek su hartu zuen Zimerisen inbasioan K. a. VII. mendean. Kreso, Lidiako erregeak eta txanponaren asmatzaileak, berreraikitzea erabaki zuen. Erregeak biztanleei dirua eskatu zien eta leku bat jarri zuen nahi zuten dirua jartzeko.
K. a. 356an, bi mende geroago, berriro ere su hartu zuen Erostrato izeneko alderrai baten erruz eta ezin izan zen ezer egin. 20 urte geroago, Alexandro Handiak hiria konkistatu zuen eta tenplua berreraiki. K. a. 323an bukatu zen baina ez zen lehen bezain ikusgarria gelditu.
Koordenatuak: 37°56′59″N 27°21′50″E / 37.94972°N 27.36389°E
| Munduko Zazpi Mirariak | ||
|---|---|---|
|
Gizako Piramide Handia – Babiloniako Lorategi Esekiak – Olinpiako Zeusen Estatua – Efesoko Artemisaren Tenplua – Halikarnasoko Mausoleoa – Rodasko Kolosoa – Alexandriako Itsasargia |
||