Emaitzen kontu
Wikipedia(e)tik
Kontabilitatean, emaitzen kontua edo esplotazio-kontua enpresa batean ekitaldi ekonomiko batean zehar irabazi eta galeren iturriak era laburrean azaltzen dituen agiria da. Funtsean, sarreren iturriak ken izandako gastuak laburbiltzen ditu, azkenik galera edo irabazia kalkulatzeko. Aldi berean, emaitzen kontuan enpresaren jarduera edo esplotazioagatik izandako emaitzak eta bestelako emaitzak bereizten dira, kudeatzaileak enpresako atalen araberako informazioa izan dezan. Galera eta Irabazien Kontua ez bezala, ez da enpresak derrigor aurkeztu beharreko agiria izaten, baina garrantzitsua da enpresak erabakiak hartzeko informazio egokia izateko.
| Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |